Dakizunez, hirugarren ikasgaia irakasteko metodologia berria izango dugu. Liburu baten kapituluaren edukia ikasleen artean banatu dugu taldeka aztertzeko eta aurkezteko. Ikasteko erreferentea emandako kapitulua da eta kapituluaren egilearekin (irakaslea) komentarioak egiteko edo zalantzak argitzeko parada izan daiteke. Eginbeharrekoaren kriteriorak ikasgaiaren power pointean daude. Ikasleek ikasteko materiala aztertu eta garatu ondoren, ikaskideei ikasgelan azaldu behar diete. Beraz, ikaslea irakasle bihurtzen da.
Kapituluaren zatiak banatzeko orduan, hauexek izan dira ikaskideen hautaketak :
- Sarrera, Publizitate-agentziaren definizioa eta agentzia motak. Irakasleak: ane san miguel,iraia azkorra, andrea gorostiaga
- Publizitate-agentziaren egitura. Irakasleak: imanol aparicio, aida contreras, laura egiguren
- Agentziaren profesionalak publizitate prozesuan. Irakasleak: Maialen Arizkorreta, Nagore Arriaga, Maite Biain
- Enpresa laguntzaileak, kalitatea publizitate-agentzian eta publizitate-agentzia eta teknologia berriak. Irakasleak: Tamara Cabaleiro eta Iratxe Cote.Itsaso Ilintxeta
- Agentzia berria egiteko dago (D. Solana) Irakasleak:Maier Arrieta, Oihane Uriarte eta Mikel Aparicio
Hirugarren ikasgai honen sarrera nik bukatu bezain pronto, ikaskideek euren azalpenak egingo dituzte. Honetarako ekarri, mesedez, power pointa paperezko euskarrian zein digitalean. Eskerrik asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario