jueves, 7 de julio de 2011

KOMUNIKA JARDUNALDIAK 2011 “Monitorizar la presencia online” (Orreaga Aranburu) Social Media Analyst de Overalia

Orain direla urte batzuk hona, gauzak asko aldatu egin dira; batez ere, enpresak ezagutzera ematerako momentuan. Lehen, instituzio bat ezagutzera emateko, edo informazioa ematekoa, prentsa komunikatu bat bidali behar zen biztanleetara iristeko. Komunikatu hauek, edozein gauzatarako erabiltzen zen. Posiblea zen informazioa emateko edo ezagutzera emateko erabili, esan dugun moduan; edo, bakoitzari buruz, besteek zuten iritzia jakiteko ere erabiltzen zen.
Gaur egun, enpresak, sare sozialetan sartzen dira. Eta bere jarraitzaileak direnaren arabera moldatzen dira.
Entzule aktiboak garrantzia handi lortu du azken urteetan. Arauak aldatu dira; lehen enpresak, zerbitzuak … nahi zutena egiten zuten, kontsumitzaileei galdetu barik; orain kontsumitzaileak, gizarteak, ahotsa dauka produktu zein zerbitzuen zereginetan, hau da, bere iritzia emateko aukera dauka.
Sare sozialen integrazioak, gero eta barruratuago daude gizartean, edozein erabiltzaileen edozein iruzkinak bere balioa dauka. Erabiltzaileek haien artean harreman mota bat dute sare sozialen bidez.
Enpresek jakin behar dute zertaz hitz egiten den internet haien produktuei buruz. Horretarako etorkizuna da sare sozialetan jendeak komentatzen duena jakitea.
Horretarako, zer da monitorizatu behar dutena?
Monitorizazioa enpresatik enpresa aldatu egiten da. Kontuan izan behar da monitorizatu ahal diren elementuak, eta informaturik egon behar dira gauza berriengatik.
Monitorizazioari esker lehiakideen berrikuntzaz jabetu ahal dira; sare sozialetako zein blogetako elkarrizketetan parte hartu ahal dute; zalantzak edota kexak geldiarazi eta konpondu daitezke.
Dohaineko erreminta eta ordaindu beharrekoak daude. Dohaineko erremintetan blogak, foroak feeds-ak topa dezakete; batzuk grafikoak eta balorazioak jartzen dituzte. Ordaindu beharreko erremintetan zenbait ezaugarri aipa behar dira:
- Handituz doan merkatua da.
- Beharrizanen arabera aukeraketa egin daiteke.
- Aipamen guztiak gaietan sailkatu daitezke.
- Eskuko doiketa egin daiteke.
- Erreminta bertatik erantzun daiteke.
Socialmention
Iturri desberdinetatik hitz klabeak bilatzeko aukera ematen du. Hitz klabeen estatistikak agertzen dira, gehien erabiltzen direnen artean eta gehien hitz egiten duten erabiltzaileek. Positibo zein negatiboko sentimendu baloratua jartzen dute.
Attentio (ordaindu beharrekoa)
Marka batzuen aipamenak egin daitezke. Balorazioak eskuz alda daiteke eta alertak korreo elektronikoaren bidez konfiguratu daitezke. Grafikoak sortzeko erraztasuna dago.
- Interneten presentzia.
- Hedabideen segmentazioa.
- Gai nabarmenak.
Erreminta perfektua
Ez da existitzen, ez dago erreminta bakar bat ere aipamen guztiak jarraitu al duenik. Zergatik ez?
- Balorazio automatikoa gazteleraz ez da komenigarriena.
- Ironia ezin da batu.
- Testuinguruak determinatu dezake testuinguru batek positiboa edo negatiboa den.
- Gaiko sailkapena hitzak klabeak erabiliz mugatua da.
- Garrantzizko ez den zerbait agertu daiteke.
Erreminta desberdinak behar dira helburuak lotzeko. Erremintak datuak soilik ematen dituzte. Gizakiaren parte-hartzean nahitaezkoa da datuak biltzerakoan.
Datuen bilketa baino lehen
- Monitorizatzeko markak eta gaiak ezarri behar dira.
- Hitz klabeak marka eta gai bakoitzerako.
- Akats grafikoak kontuan izan behar dira.
- Marka problematikoak egon daitezke.
Adibidez:
Liverpool hitzak zenbait esanahi edo ideia ditu:
*Mexikoko kadena bat.
*Futbola.
*Hiria.
Horregatik oso garrantzitsua da hitzen ikerketa edo analisi bat aurretik egitea zenbait ideia kentzeko edo gehitzeko.
Datuak hartu ostean
Datuak hartu ondoren zenbait ekintza egin behar dira. Hurrengo hauek, beste batzuek artean:
- Garrantzizkoak ez diren datuak filtratu.
- Gaien sailkapena gainbegiratzea akatsa posibleak detektatzeko.
- Positibo/ neutral /negatibo balorazioak gainbegiratu.
- Kexak erantzun.
- Garrantzitsuena: datuen ikerketa kualitatiboa egin.

No hay comentarios: