Manuela Battaglini, Zuzezenbidean lizentziatua dena eta egun Espainiako Komunitate Arduradunaren Elkarteko lehendakariordea, Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko kanpusean egon zen Apirilaren 14an Komunitate arduradunaren profilari buruz mintzatzeko.
Lehen prentsa, irratia, telebista bezalako hedabideak erabiltzen genituela dio, hauek taldeak besterik sortzen ez zituztelarik,konbertsaziorik edukitzeko aukerarik gabe. Bidaltzen zen mezua unidirekzionala zen. Gaur egun, ordea, “social media” delakoa sortu da. Interneta da honen adibide garbi; honi esker, informazioa erabiltzaileek sortzen dute, modu errazean hedatu eta interakziorako aukera ematen zaie. Battaglinik esan zuen bezala, Internetek askotik askorentzako eredua oparitzen digu. Aipatutako hedabideak digitalizatzen hasi eta plataformatan kokatzen dira (foroak, sareak...) gure egitea lortu dugun arte.Mota honetako informazioa elkarbanatzeari “prosumer” hitzez deitu zion, sortu eta kontsumitu hitzak elkartuz (producir+consumir).
Hau dena azaldu ondoren, “Community manager”-aren eginkizunaz egin zuen berba. Komunitate arduraduna, informazioa hartu, hedatu eta banatzeaz arduratzen da. Komunitate arduradunaz hitz egiterakoan, enpresa bateko komunitateko entzumen eta ahotsaz ari gara.
Duela ez asko, enpresa batean gertatzen zen guztia enpresan bertan geratzen zen; orain aldiz, enpresak kritikak, iradokizun, aholkuak...onartzen ditu.
Manuela Battalginik zioen bezala, offline munduan, informazioak oztopo desberdinetatik pasa behar izan du. Online munduan,nahi dugun informazioa, nahi dugun jendearengana, nahi dugun momentuan pasa dezakegu. Enpresen berdiseinaketa eman da beraz.
Gaur egungo enpresek bilatzen duten profila ez dela hain teknikoa zioen. Beharrezkoa ikusten du formazioaz gain gaitasun nahiz trebetasunak edukitzea enpatia, benetakotasuna eta gardentasuna besteen artean.
Baina, zergatik dago komunitate arduraren profila? Gizakia komunitatean bizi delako beti. Lehen offline zeuden komunitate guztiak orain online egotera pasa dira. Hala ere, irudi hau beti egon da, herriaren iritzia igorri ahal izateko.
“Community manager”-aren irudiak ebanjelizatzailea izan behar du. Enpresaria haserre dago ez duelako berak nahi duen irudia transmititzen.Hori gutxui balitz, hedabideek gaizki hitz egiten dute; hortaz, “Community manager”-aren helburua entzutea izango da, asko entzutea. Horren ondoren, komunitatea egikaritu egin beharko du eta mezua igorri. Lehenik eta behin, erreputazio hori kanporatu eta ondoren estrategia aldatuko duten edo ez aukeratu.
Dena ondo ateratzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileekin hitz egitea bai facebook, bai foro edota baita blog...-en bidez; hau da enpresak erabiltzaileekin zuzenean komunikatzeko duen modu bat. Baina oso garrantzitsua da ondo aukeratzea. Bideoak ere, modu egokiak dira konbertsazioa eragiten dutelako; gainera, ikus-entzuneko materiala idatzizkoa baino hobetsita dago.
Sinesgarritasun handiagoa izango du antzeko pertsona batek, hau da, kontsumitzaile batek, aktore ezagun batek baino.Honekin jarraituz, ebento edota promozioei esker emandako ahoz ahokoa sortzea ere enpresaren aldekoa izan daiteke.Gauza hauetan, sormen handikoa behar da izan, beti ere erabiltzaileak nahi duena eskainiz.
Honen erakusle bezala, Heinekenek egindako street marketing-etako bat erakutsi zigun (http://www.youtube.com/watch?v=rOeaMYYcFv8).
“Community manager”-a ez da publizitatea, komunikazioa baizik, baina Manuela Battagliniren ustez, muga horiek apurtzen joan behar da. Komunitatea entretenitzea erabilgarria da. Komunitatearen helburua entretenitua izatea da; baina hau ez da salmentetatik desbideratzen. Maitasunez jokatu behar da; jendea, maiatsuenez tratatu. Humiltasuna behar da; gu ez gara atentzioaren erdigunea, komunitatea da. Proaktiboak izan behar dugu, ez dugu itxaron behar besteek zer egiten duten ikustera eta egiten dugunarekiko grina eduki behar dugu. Honekin batera, Bobby McFerrin-ek 2009ko World science Festival-en egindakoa erakutsi zigun: http://www.youtube.com/watch?v=ne6tB2KiZuk
Manuela Battaglini-k esan zigun azken gauza, eta oso kontutan hartzekoa, goazen lekura goazela, gizakia berdina dela da eta beraz, giza emozioak kontutan hartu behar direla da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario