jueves, 27 de mayo de 2010
Asignaturaren ROI-a
Gaur azken eskola-orduak izan ditugu. Ikasturte luzea igaro ondoren, bada momentua egindakoa errepasatzeko. Ikasturte honetan ikasitako kontzeptu askoren artean komunikazioaren emaitzak neurtzearen egokitasuna izan da horietako bat. Beraz, teorian ikasitako kontzeptu hori gure asignaturaren komunikazio prozesuan aplikatu ahal dugu, ikaslearentzat asignaturak izan duen ROI-a ezagutzeko.
Egin dezagun ba...
Ikasleak asignaturan inbertitu duena: 140 euro inguru.
Ikasleak jaso duena diru horren truke:
- 80 eskola-orduak publizitatearen sistemaren instituzioak, profesionalak, prozesuak eta teknologia berrien eragina ezagutzeko formakuntza presentziala. Irakasle baten gidaripean.
- Formakuntza teorikoa kolaboratiboa izan da eta formakuntzaren prozesuan ikasleek parte hartzeko aukerak izan dituzte, bai era presentzial batez bai asignaturaren blogaren bidez. Ikaslearen formakuntza sakontzeko hautazko lan asko egiteko eskaintza izan da.
- 25 orduko lan praktikoa komunikazio-plangintza egiteko. Irakasle baten gidaripean, gehi hiru profesionalen languntzarekin. Lan praktikoa lehiaketa batean anolatu da eta nazioarteko agentzia batean praktikak egiteko aukera, El Sol festibaleko sarrerak eta unibertsitateko produktuen pack-ak banatu dira.
- Asignaturaren formakuntza publizitatearen sistema profesionalara gerturatzeko nahian, ikasleak honelako ekitaldiak izan ditu ordaindu duen prezioren barnean:
- Iragar jardunaldia. Zazpi profesionalen parte hartzearekin. Aztergaria: merkataritza elektronikoa.
- Komunika jardunaldia. Zazpi profesionalen parte hartzearekin. Aztergaia: komunikazioa femeninoan
- Komunikadores izeneko bi jardunaldiak. Lau profesionalen parte hartzearekin. Aztergaiak: Trupp eta Arista publizitate-agentziak
- Zosma Sariak emateko ekitaldia. Nazioarteko agentzi bateko profesional baten parte hartzearekin. Aztergaia: Iragarbideak eta teknologia berriak.
- Beste lan praktiko interesgarriak eskaini dira eta kreditu askekoen bidez saritzeko aukera egon da, lan profesionalarekin elkartu ahal diren lanak egiteko aukerak izan dira, hain zuzen: jardunaldiak antolatzeko prozesuak, community manager lan profileko praktikak egiteko posibilitatea, asignaturaren blogean nahiz komunika.info-n.
- Ikasleak bere formakuntzarako nahi izan duen lana egiteko aukera izan du, irakaslearen gidaripean.
- Orain falta den bakarra ikasleak egin duen formakuntza honen probetxua neurtzeko jarduera da. Honelako neurketaz dakien profesionalak prozesua beteko du. Neurketa hau oso baliagarria izango da ikaslearentzat, parte hartu duen formakuntzaren prozesuan izan duen jokaeraren balorazioa egiteko eta bere burua formatzeko gaitasunari buruzko hausnarketa egiteko.
Beraz, hau da Eukal Herriko Unibertsitateak asignatura honetako ikasle bati eman dion ROI-a. Zure gustokoa izan dela espero dut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario