domingo, 19 de abril de 2009

Bolognako prozesuari buruzko artikulu interesgarria


Ikasle ohi batek GARAn Bolognako prozesuari buruzko artikulu interesgarria argitaratu du.

Ikasgelan asignaturaren metodoaz eztabaidatu genuen hainbat arloekin erlazionatzen diren lerroaldeak ekartzen ditut:

  1. Curriculumean ere eraldaketa nabaria ekarriko du Bolognak. Izan ere, edukietan oinarritu beharrean konpetentziak izango ditu ardatz curriculumak. Horiek horrela, egungo eskola magistralez gain, talde lanak, mintegiek eta proiektuek indarra hartuko dutela nabarmendu du Balluerkak.
  2. GARAk elkarrizketatu dituen ikasle guztiek bat egiten dute metodologiaren eraldaketa «ezinbestekoa» dela esatean, egungo eredua zaharkitua dagoela-eta, baina ez dute sinesten Bolognako paperetan esaten dena ikasgelan gertatuko denik. Ikasleen lana estuki jarraitzeko, irakasleen lana biderkatu beharko litzatekeela nabarmentzen dute.
  3. Aldaketak ordea, ez die irakasleei soilik eragingo, ikasleek ere zuzenean jasango dituzte Bologna prozesuaren ondorioak. Balluerkaren hitzetan, ikasgaia egunean eramatera behartuta egongo dira ikasleak, klasetik at ere lan gehiago egin beharko dute-eta. Kredituen eradaketaren ondorioz, ikasleak egunean zortzi ordu eman beharko ditu ikasten, eskola orduetan zein eskola orduetatik kanpo, langileak batez beste lanean ematen dituen ordu kopuru bera alegia. Horiek horrela, ikasketak eta lana uztartzeko aukerarik ez dagoela salatzen dute Bolognaren aurka direnak.
  4. Gonzalezek azaldu zuenez, NUPek eskoletara joan gabe ikasteko aukera eskainiko du; dena den, hori ikaslearen espedientean zehaztuko dela ohartarazi du, hots, bertan «lanaldi osoko ikaslea, partziala edo bestelakoa» den agertuko da. «Kalifikazio berezi bat egongo dela diote, baina zein pisu izango du horrek gure espedientean?», galdetu du.
  5. Bologna prozesua oraindik indarrean ez dagoen arren, aldaketak dagoeneko nabariak direla adierazi dute ikasleek. Eskoletara joateko derrigortasuna ia erabatekoa dela diote, bertan sinatu beharra dagoela eta eskoletara huts egiteagatik gurasoei deitu izan zaiela ere salatu dute ikasleek, «ikastolara bueltatu garela dirudi», salatu dute.

No hay comentarios: