jueves, 5 de marzo de 2009

Bluetooth: gertutik koska egiteko ‘hortz urdina’

Kontsumoaren gizartean, hau da, denetarik kontsumitzen dugun garai honetan publizitatea izugarri garatu egin da. Gaur egun, teknologia berriekin publizitaterako kanal ugari sortu dira. Era askotako komunikazioak ditugu.

Bilakaera laburbilduz: lehendabizi, telefonoa asmatu zuten, eta ondoren sakelako telefonoak eta bere hobekuntza eta aplikazio guztiak. Bestetik, interneten sorrerarekin batera sarean konektatzeko zuntzik gabeko bideak sortu ziren, Wifi-a adibidez. Telefonoen eta aparatuen arteko zuntzik gabeko komunikazioa ere aurkitu zuten orain dela 15 bat urte: Bluetooth-a. Irrati-frekuentzien bidezko transmisio hauen aplikazioetariko zabalduena gertutasunezko publizitatea izan da.

Garai honetan jada inprentarik gabe ere publizitatea egiteko bideak baditugu. Publizitatea egiteko historian asmakizun inportanteena atzean utzi dugu. Irrati-frekuentzien bidezko komunikazioekin aski da iragarleak hartzaileari mezua igortzeko. Horretarako, berrikuntza ugari egon dira teknologien munduan, noski. Aurretik, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, iPod-ak eta PDA-k ugaritu dira, besteak beste.

Gehien erabiltzen dena sakelako telefonoetara Bluetooth bidez informazioa bidalketa da: abesti, katalogo, irudi, pantaila-babesle, kupoi elektronikoak edo bideoak gertu dagoen banaketa puntu batetik igortzea, alegia. Bidalketa doakoa denez eta bluetooth banatzaileak merkeak direnez, erraz zabaldu da marketin zuzeneko bide hau. Horregatik, publizitate agentziek erabiltzailea hainbeste mezurekin nazkatu beharrean, hartzaileari zerbait eskaintzen diote. Egia esan, hasieratik Bluetooth bidezko publizitatea originala izan da, izan ere, igortzeko bidea jada berria izateagatik erakargarria da erabiltzailearentzat.

Teknologiaren aro honen hasieran gaudelakoan nago, hasi besterik ez da egin. Gaur egun zuntzik gabeko komunikabideak eta aparatu eramangarriak garatzen ari dira, bluetooth-a, wi-fi-a, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, PDA-k, iPod-ak... Azkar ugarituko dira publizitateko mezuak teknologien bidez bezeroarengana era pertsonalizatuan bidaltzeko bideak.

http://komunikasten.wordpress.com/2009/02/28/bluetooth-aro-teknologikoaren-koska-urdina/

No hay comentarios: