Informazio-iturria: agendadigital@ berripapera.
Egunkari-papera, 3 mm-ko lodiera duena eta toles daitekeena ez litzateke berez albiste izango, baina elektronikoa denez, orduan bai. LG konpainiak asmatu duen pantaila malguko prototipo berria da, egunkari eramangarri elektronikoaren forma duena eta LG Display izena jarri diote. 19 hazbete neurtzen ditu eta testuak Internet bidez eguneratzen omen ditu, E-INK teknologian oinarrituta.
Konpainia hori paper elektronikoa merkatuan garatzeko lehian murgilduta dago duela zenbait urte, eta oraingoz, lehia irabazten ari dela esan dezakegu, pantaila horiek gainerakoek baino bereizmen handiagoa eta kontsumo txikiagoa baitute. Atzerargiztapenik ez duenez behar, eta TFTek baino distira handiagoa duenez, edozein angelutatik ongi ikusten da, baita eguzkipean ere, eta energia asko aurrezten da, ez baita tentsiorik behar irudia pantailan izateko, irudikatu ostean. Formalki, titanio-partikula zuriz eta beltzez betetako kapsulek karga elektrikoa dute eta horiei esker, pantaila lauak, papera bezain meheak, egin daitezke, malgu-malguak (biribilkatzeko modukoak).
Seiko konpainiak ere beste horrenbeste egingo du matrize aktiboko E-INK erloju berriarekin; 2010. urtearen amaieran merkaturatuko dute. Besteak beste, hona hemen erloju horren berezitasun bat: ez da inoiz energiarik gabe geratzen, esfera elektroforetikoaren inguruan eguzki-zelulak dituelako.
Hausnarketarako eta eztabaidarako galdera: Zer eragina izan dezake teknologia berri honek publizitatearen sisteman?
Zure iritziak konpartitu eta elkarren artean formatzen gozatu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario