viernes, 12 de noviembre de 2010

Interneten egunean egoteko jakin behar duzun guztia

Orain arteko ideia- eta teknologia-iraultzarik handiena ari da gertatzen Interneten. Azken urteotan, hori dugu aplikazio eta zerbitzu guztiak eraikitzeko plataforma.

Ez gelditu atzean, eta ezagutu, jardunaldi honetan, industriak (aisiaren eta komunikazioaren industriak, esaterako) guztiz eraldatzen ari diren berrikuntzak.

Interneteko azken berrikuntzetan egunean egoteko denborarik ez duten profesionalentzako jardunaldi aproposa da.

Norentzat: gaur egungo Interneteko tresnen eta teknologien berri izan nahi duten arlo guztietako profesionalentzat.

Egitaraua:

• Informazioa: sorkuntza (blogak, wikiak), kontsumoa (RSS, batzaileak, OPML, widget-ak), web semantikoa (YQL, Wolfram Alpha), mikroformatuak, creative commons.


• Aisia digitala: podcast, bideo-podcast, IPTV, Flash, Silverlight, HTML 5, bideo-streaminga (IPTV, Netflix, Hulu, amazon, iTunes), audio-streaminga (Spotify, last.fm).

• Web-aplikazioak: identitatea eta autentifikazioa (OpenID, Facebook Connect, Open Social, Oauth), cloud computing (amazon, Windows Azure, Google App Engine) , software librea, frameworkak (Ruby On Rails, Symfony, Django), ordainketak (PayPal, Google Checkout), aplikazio analitikoak (SEO, SEM, tests A/B, Google Analytics).

• Komunikazioak: elkarlanekoak (Google Wave), VoIP (Skype, Google Voice).

• Sare sozialak: orokorrak (Facebook, tuenti, MySpace), profesionalak (LinkedIn, Xing), microblogginga (Twitter, Google Buzz), aplikazioak eta marketin soziala.

• Geokokapena: Google Maps/Earth, Microsoft Bing Maps, OpenStreetMap.

• Internet mugikorra: teknologiak (iPhone, android, Windows Mobile 7), geokokapena (FourSquare, Gowalla), errealitate areagotua (Layar).

• Gailu berriak: liburu elektronikoak (Kindle, nook), bideo-jokoetarako kontsolak (Wii, DSi, Xbox 360, PlayStation 3), netbookak (Chrome OS, MeeGo), tabletak (iPad).

  • Data: 2010/11/17
  • Ordutegia: 9:00etatik 12:00era
  • Iraupena: 3 ordu
  • Lekua: Ibaia Hotela - Sandamendi Auzoa, 41 48192 Gordexola (Bizkaia)
  • Honek emana: Miguel Sánchez eta Javier Eguiluz
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala

No hay comentarios: