
Hemen asignatura honetan ohorezko matrikula atera dutenen testigantzak biltzen ditugu:
TESTIGANTZA 2Asignatura: Publizitatearen eta HHPPen sistemak eta prozesuak
Ikaslearen izen-deiturak: Iñigo Aranbarri Ibarloza
Ikasturtea: 2009-2010
Orohar, zelan egin zenuen asignaturan nota ona ateratzeko, hau da, zein izan zen zure metodoa?
Nota ateratzeko gakoa konstantzian eta erregulartasunean dago nire kasuan. Egia da ere, erantzunkizunez/errespontsabilitatez ere jokatu dudala, ezinbestekoa baita maila honetako irakasgairako. Ikasturte hasieran beldur apur batekin ekin nion irakasgaiari, karrerako irakasgairik zailenetakoaren fama baitauka. Horrez gain, asteburutan lan egiten nuen ETBen (ostegun eta ostiral arratsaldetan, eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 22:00etara!) eta horrek denbora asko kentzen zidan, bai irakasgai honi eta bai besteei. Hala ere, antolatzea da garrantzitsuena eta egunerokotasunari garrantzia ematea: klasera joatea, noiz behinka praktikak egitea, klasean parte hartzea, jardunaldietara joatea (hemen asko ikasten da eta mundu profesionalarekiko kontaktua lantzen da), lan taldeetako mintegi guztietara joatea... eta guzti honek nola ez, lan praktikoa (komunikazio plana) amenoagoa izaten lagundu zidan.
Azterketari dagokionez, Josebaren azalpenei adi adi egon eta bere power pointak nire apunteekin osatzen nituen, informazio osagarriarekin alegia. Ikasteko momentuan, klasean hartutako apunte horiek ezinbestekoak izan dira niretzat power pointak argi eta garbi ulertzeko. Hori bai, hilabete batzuk aurretik hasi nintzen apunteei begiradatxo bat botatzen, azken unean ezin baita irakasgaiko materia ikasi, hori hasieratik nuen argi.
Asignatura gainditzeko edota nota ona ateratzeko zein gomendioak emango zenituen?
Lehenik eta behin klasera joatea, asistentzia maila ahalik eta altuena izatea. Honez gain, hilabetean behin edo, aurreko asteetan emandako materiari begiradatxo bat botatzea aholkatuko nuke, errepaso txiki bat egitea. Honekin ez dut esan nahi azaroan buruz ikasten hasi behar zarenik irakasgaia, baina sinistu, apirilean eskertuko duzula aurretik egindako lana, ikasteko unean errazago ulertzen eta beraz memorizatzen duzulako materia. Eta nola ez, lan praktikorako benetan baliogarria den ohitura da. Azken finean zuretzako ari zara ikasten eta zure buruari egiten diozu faborea, ez beste inori.
Asignatura horretan egindako esfortzuak zure etorkizun profesionalerako probetxugarriak izango direla uste duzu?
Espero hala izatea...irakasgai honek, mundu profesionalarekin kontaktuan egoteko aukera asko eskaintzen ditu: jardunaldi desberdinak, hitzaldiak profesional eta agentzia desberdinekin, lan praktikoa elkarte edo erakunde profesionalekin egiten da...unibertsitate kanpoko egoera gogorrari egiten zaion erreferentzia, konstantea bezain garrantzitsua da nire ustez, askotan ikasleek zoritxarrez apreziatzen ez duten arren. Eta nola ez, alde teorikoari dagokionez, publizitate munduaren sistema goitik behera aztertzen da, bertan parte hartzen duten elementu guztien ezagutza sakona bereganatuz.
Espero egunen baten, agentzia handi eta garrantzitsu batean lana aurkitzea... eta etorkizun baten, komunikazio plan bat egitea eskatzen badidate, espero Josebaren apunteak gordeta izatea.
Zerbait gehiago gehitu nahian?
Ba bai, hasteko aurreko ikaskideek Josebaren irakasgaiarekiko egiten dituzten kritika guztiak ez sinistea, bestela lur jota geratuko zaretelako lehen egunerako. Nik zorionez Joseba ikusentzunezko lizentziaturako bigarren urtean ezagutu nuen eta banuen aurretiko esperientzia. Irakasgaia bizi egin behar da eta esperientzia propioak izan. Astean 3 ordu baino ez dira eta aprobetxatu beharrekoak. Errepikakorra naiz baina, asistentziak eta parte hartzeak bere biziko garrantzia dutela uste dut.
TESTIGANTZA 1
Asignatura: Publizitatearen eta HHPPen sistemak eta prozesuak
Ikaslearen izen-deiturak: Inhar Mutiozabal Zabala
Ikasturtea: 2005-2006
Orohar, zelan egin zenuen asignaturan nota ona ateratzeko, hau da, zein izan zen zure metodoa?
Beno, metodologia baino lan ohitura deituko nioke nire kasuan. Lehenik eta behin lan ohitura horren barnean agian zatirik garrantzitsuena, nere ustez klaserako asistentzia izan zen. Klase asistentziak talde lana egiterakoan gauzak argiago izatea ekarri ziren bestalde, hala ere agentzia batekin kontaktatu nuen bertako adiskide batek benetako kanpaina bat eskuratu zidalarik. Guzti honen bitartez eta pare bat publizitate liburu irakurtzeak, iada, ikasgaia beste ikuspuntu batetatik ikustera eraman ninduen.
Bestalde, azterketarako betiko metodologia erabili nuen; apunteak txukundu, ulertu eta orduak sartuaz lehenengoz ulertuz eta ondoren ikasiaz... Hori bai aurretik jorratutako hautazko lanek nahiz landu nuenak orokorrean lagundu zidan azken txanpa hau hobeto eta azkarrago egiten.
Bi hitzetan, egunerokotasun batez (ez egunero, esateko era bat da) materia jorratzea izan zela nire "metodologia" esango nuke.
Asignatura gainditzeko edota nota ona ateratzeko zein gomendioak emango zenituen?
Beno lehenik eta behin buruan sartzea, norbera beretzat ari dela ikasten eta ez obligazioz. Asignatura berak publizitatearen ideia global bat eta aldi berean funtsezko bat ematen duela, hau da beharrezkoa. Eta nobelak irakurtzea ondo dagoela, baina publizitateko liburu mordoa daudela oso onak eta horiek ere irakurtzea ondo dagoela.
Asignatura horretan egindako esfortzuak zure etorkizun profesionalerako probetxugarriak izango direla uste duzu?
Lehen aipatu moduan, bertan ikasitakoa funtsezkotzat jotzen dut benetan publizitatearen inguruko sistema osoa ulertzeko nolakoa den. Hori alde akademikotik begiratuta bada, alde pertsonaletik talde lanean aritzen ikasteko bidea ere ematen du asignaturak.
Espero dut probetxugarria izatea asignatura hau nire etorkizun profesionalerako, horrek esan nahi baitu ez nagoela autopistako peajean lanean (jejejeje) eta benetan nahi dudan lekuan nagoela lanean, publizitate munduan.
Zerbait gehiago gehitu nahian?
Ba animoak, ez desmoralizatzeko urte osoko azterketa duelako asignaturak amaieran. Ez dela azken egunetan ikasita aprobatu ahal izateko asignatura (eta ahal duenari zorionak) baina ez toalla botatzeko inongo momentuan, ez baita aprobaezina... minimoa baino pixkat gehiago eginez gero errazagoa dela gainera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario