miércoles, 6 de noviembre de 2024

Jardunaldia: Distintas estrategias y visiones de la comunicación y el marketing actual. Los casos de Salto Systems, Laluca y Kapturall



La conferencia tendrá lugar en la siguiente fecha/horario:

- Lunes, 11 de noviembre de 2024, a las 17:00 horas (Salón de Grados).

Ponentes: Ion Murga (Salto Systems)

                  Jokin Totorika (Laluca Comunicación)

                  Mario Baroja (Kapturall)

Enlace de inscripción:  

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd6bknc_7SrB3BWbZDW7h9O6EAE7OPaGgKby7XGNnNs1yjJgg/viewform?usp=sharing

 

miércoles, 30 de octubre de 2024

martes, 29 de octubre de 2024

2. Taldea: Defentsa Bideoa

 Gure taldeak asmatu duen hautagai hipotetikoa Oihan Etxarri du izena. Oihan Burutu agentzian sartzeko gogo eta ilusio handia du. Hona hemen berak egingo digun defentsa bera hautagai aukeratua izan dadin:


Defentsa bideoa, Oihan Etxarri


2. Taldea: Elkarrizketa Juan Carlos Pérez-ekin

Juan Carlos Pérez publizitatearen munduan esperientzia handia duen profesionala da. Urteetan zehar sektoreko hainbat arlotan lan egin du, bere ibilbidean arrakasta lortzeko ez ezik, sektorearen erronka eta aukera guztiak sakon ezagutzeko ere. Gure podcast honetan, bere esperientziatik abiatuta, publizitatearen industria nolakoa den eta arlo honetan aurrera egiteko behar diren gaitasunak azalduko dizkigu, baita gazteei bere irakaspenak eta aholkuak partekatu ere.

Hona hemen berarekin izan dugun elkarrizketa interesgarria!



6.TALDEA: PODCASTA ARCO AGENTZIAKO COMMUNITY MANAGERRARI


 Andoni Velezek bere esperientzia aditzera eraman du, publizitate sektorearen inguruko jakinduria partekatuz eta honen funtzionamenduari buruz zertxobait gehiago irakatsiz. Izan ere, Velezek Arco agentzain duen postua azaldu du, eta xehetasun ugari kontatu ditu: bere eguneroko lana zertan datzan, berak lan egiten duen agentziaren berezitasunak, bezeroekin eta gainontzeko sailekin duten harremana eta tratua, lanpostu honen motibazioak eta desabantailak, nabarmentzeko moduakoak diren egindako lanak eta proiektuak...

Oso informazio baliagarria izan daiteke edonorentzat, hare gehiago publizitatearen munduan murgildu nahi duen ikasle batentzat; lagungarriak diren aholkuak emateaz gain, Velez tonu positibo eta profesional batekin zuzentzen delako entzulearengana, zeina inspirazio eta motibazio iturri izan daitekeen askorentzat.


 PODCASTAREN ESTEKA


2024/P1/4.TALDEA: DEFENTSA BIDEOA


 

6.TALDEA. BIDEOA


Naia Gaztelu Publizitate eta Harreman Publikoetako mundu profesionalerako prest dago.  Azken            urteetan etengabe jardun da bere formakuntza hobetzeko trebatzen eta esperientzia baliagarria bereganatzen. Momentu honetan, agentzian lan egiten hasteko moduan dago, eta ekarpen ugari egingo ditu arlo honetan, zalantzarik gabe.

2024/P1/ 1. TALDEA: PODCASTA-Tangity enpresako Ruth Lopez brand managerra

Podcasta egiteko Tangity enpresako Ruth Lopez brand managerrarekin kontaktatu genuen. Behin kontaktua eginda, elkarrizketa grabatzeko geratu ginen. Hona hemen grabazioaren emaitza:


2024/P1/3.TALDEA: BURUTUKO PROFESIONALARI ELKARRIZKETA



 

2024 P1 5.taldea: Marketin arloko profesionalarekin podcasta

Nekane Arribasekin hitz egiteko aukera izan dugu. Elkarrizketa honetan zehar, bere enpresari buruz hitz egin, zer egiten duen azaldu, bere formakuntza aipatu eta hainbat aholku ematen dizkigu.




2024 P1 5.taldea: Defentsa bideoa


Bideo honetan Anderrek bere CV-a azaltzen du, Burutü enpresan sartzeko helburuarekin. Horretarako berari buruzko informazioa, lan esperientzia, gaitasunak, hizkuntzen maila... aipatzen ditu.



2024/P1/3.TALDEA: DEFENTSA BIDEOA

 


lunes, 28 de octubre de 2024

Lan bilaketa eraginkor baten gakoak ezagutu nahi dituzu?

 TAILERRA: "AURKITU LANA AA-REKIN"

Hizlaria María Erkoreka izango da, UPV/EHUn Informazio Zientzietan lizentziatua. Giza Baliabideen aholkularia da, Outplacement-Birkolokazioan espezializatua eta LANWAY.Erkoreka aholkularietako CEOa:

https://www.linkedin.com/in/mariaerkoreka/

 

ChatGPT-n duen ezagutza zabala eta Giza Baliabideetan duen esperientzia zabalari esker, ulertuko dugu nola lortu abantaila lana bilatzean, Adimen Artifiziala erabiliz.

 

Gai hauek jorratuko dira:

 

-       Enplegua bilatzeko AA erabiltzeko arrazoiak.

-       AArekin lana bilatzeko faseak

-       Nola erabiltzen dute AA erreklutatze-enpresek

-       -    IA elkarrizketetan.


Eguna: 2024-11-6
Ordua: 15:30- 17:00 (GMT/UTC +
1)
Hizkuntza
GAZTELANIAZ
ONLINE: izena eman duten pertsonei parte-hartzeko esteka bidaliko zaie.
 TEAMS


IZENA EMATEA TAILERREAN
GARAI BERRIAK, AUKERA BERRIAK

2024/P1/ 1. TALDEA: Defentsa bideoa

Lanpostua eskaintzen duen enpresarekin harremanetan jartzeko, aurkezpen bideo bat egitea ideia ona dela iruditzen zaigu. Horretarako, aurretik prestatu dugun curriculumaz baliatu gara. Curriculum horretako informazioa emateaz gain, adibide errealak eta egindako proiektuak aurkeztu ditugu; Izan ere, gure burua eta formakuntza aurkezterakoan, adibideek gehiago balio dutela iruditzen zaigu, zer formakuntza dugun azaltzea baino.

                                 

jueves, 24 de octubre de 2024

Gaurko etortzea. Hori bitxia!

Nire hogeita hamairu urteetako lan ibilbidean eta eskarmentuan gaur izan da lehenbiziko aldia ikaslerik etorri ez dela klasera. Gaur enpresa batean publizitatearen sailak eta harreman publikoen sailak zer egiten dute eta zertarako egiten dute azaltzeko klasea genuen. Eta ezagutza hori ez zaio interesatzen Publizitatea eta Harreman Publikoak izeneko unibertsitate gradua ikasi nahi duen ikasle bati? Hori bitxia!




miércoles, 23 de octubre de 2024

Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) publizitatean, Jordi Ubedaren arabera

 Adimen Artifizial Sortzailea profesional berrientzat euren enplegagarritasuna handitzeko aukera ona da. Aprobetxa ezazu unibertsitatea horren aplikazioak ikasteko!

martes, 22 de octubre de 2024

Irakasgaiari dagokion hitzaldia

 


Gure irakasgaiaren hirugarren gaiarekin bat egiten duen jardunaldia da.

"Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak" ikasgaian, 16. taldeko ikasleentzat Worköholics agentziaren hitzaldia antolatu da. Agentzian antolatzeko prozesuak, metodologiak eta arrakasta kasuak aurkeztuko dituzte. Interesa izanez gero, bertan ikusiko gara.

Noiz: urriaren 25ean, 15:00etan. 23. gelan.
Gonbidatuak: Laura Carazo (CEO) eta Nagore Frías (CMO).

martes, 8 de octubre de 2024

Lan proiektuak ondo definitzen eta gauzatzen ikasi gure irakasgaian

Asignaturaren metodologian lantalde bakoitzak proiektuaren plangintza atazen arabera egiteko konpetentzia ikasi eta praktikatu behar du.

Lehenengo pausuetan lan praktikoaren plangintza egiteko beharra dago eta zeregin horretan publizitatearen sektoreko lan profesionalean ezagutza eta gaitasun interesgarriak diren praktikatzeko parada da. Taldekideekin batera egiteko plangintza da, eta horrekin guztion artean pentsamendu analitikoaren eta estrategikoaren praktika egiteko modukoa ere.

Adibidez, lan praktikoaren plangintza ONDO egiteko praktikatu behar izan diren konpetentziak:

Proiektuak aurrikusteko konpetentzia dugu, proiektuan beharko diren baliabideak aztertzeko eta atazen esleipenak egiteko, hain zuzen. Ataza bakoitzaren esfortzua (orduak) aurrikusteko beharra dago. Guzti honekin proiektuetan aurrekontuak egiteko konpetentzia ere handitzen da.

Proiektu bat atazetan zatitzeko konpetentzia, proiektuen kudeaketan oinarrizko gaitasuna delako. Taldekide guztiek lan praktikoa planifikatzeko amankomuneko hausnarketa egin behar dute. Kide guztiek lan praktiko bakoitzean lana egin behar dute lana ahalik eta lasterren eta hoberen egiteko atazak, egileak eta denborak definitzen. Honekin askotan txarto erabiltzen den metodologiaren kontra jokatzen dugu metodologian, hau da, proiektu osoa zatitzea eta taldekideek proiektuaren zati bakarra garatzea. Azken metodologia txarra hori ezin da ikasi unibertsitatean.

Denboraren kudeaketarako konpetentzia. Denbora baliabide garrantzitsua kontsideratzea eta kudeatzeko konpetentzia praktikatzen da.

Pentsamendu estrategikoa praktikatzen da. Taldekideen gaitasunak eta proiektuaren beharrak planifikatzeko bide egokienak aztertzen eta erabakitzen dira, taldearen lana efizienteagoa izateko.

Talde-lana praktikatzen da. Kronograma garatzeko eta erabakitzeko talde-lana erabat beharrezkoa da. Taldeak horren gainean eztabaidatzen du eta erabakiak hartzen ditu, honekin taldean erabakiak hartzeko konpetentzia handitzen da. Hemen taldekide bakoitzak egin behar duena eta noiz egingo duen zehaztu behar da. Horrela taldekideek egindakoa ikusi ahal da, horretatik ere ikas daiteke eta bileretan atazei taldearen oiniritzia kriterioz emateko bidea da. Denon artean adosteko oinarrizko erabakiak dira. Benetako talde-lana.

Zereginak edo atazak helburuaren arabera eta elkarrekin definitzea oso lagungarria da egingo diren atazak egokiak izateko. Lanaren kalitatea bilatzeko grina horren bidez praktikatzen da.

Konpetentzia edo gaitasun hauek oso garrantzizkoak dira talde-lana burutzeko eta ikaslearen enplegagarritasuna handitzeko helburuan. Talde-lana ondo garatzen jakitea unibertsitatean ikasteko esfortzua izan behar da, hemen esperientzia egokiak garatu ahal direlako. Hau praktikatzeko ez da beharrezkoa publizitate-agentzia edo enpresa batean egotea.

Honetaz gain, proiektuaren plangintza eta kronograma ondo egitea oso lagungarria da lan praktikoaren garapena ondo egiteko. Kronograma ondo egiteak denbora ondo kudeatzeko laguntzen digu, atazen erregistroa Trellon errazten du eta bilerak eta aktak egitea errazten du.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da praktikak datuak egituratzeko gaitasuna hobetzeko balio duela; beraz, erregistratu behar diren datuei buruz hausnartu behar da, zertarako erabil daitezkeen prozesuak berrikusteko eta hobetzeko (gure kasuan, ahalik eta hobekien ezagutu behar dira taldeko pertsonen parte-hartzea). Garrantzitsua da, halaber, datuak kalkulu-orrian egituratzea, haiekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezen. Oinarrizko egitura da proiektuaren jarraipena eta erregistroa egitea, definitutako atazen arabera, ataza bakoitza kalkulu-orriaren lerro batean eta ataza zutabetan definitzeko datu guztien arabera.

Hemen dugu ikasleen talde batek egindako esfortzua lan praktiko baten atazak definitzeko. Komentatu ditudan konpetentziak aplikatzeko islatzen duen duen esfortzua duena (ataza bakoitzaren datuak falta dira eta datuen estruktura ez da oso egokia ataza edo zeregin bakoitzak errenkada osoa hartu beharko zuelako):