Andoni Velezek bere esperientzia aditzera eraman du, publizitate sektorearen inguruko jakinduria partekatuz eta honen funtzionamenduari buruz zertxobait gehiago irakatsiz. Izan ere, Velezek Arco agentzain duen postua azaldu du, eta xehetasun ugari kontatu ditu: bere eguneroko lana zertan datzan, berak lan egiten duen agentziaren berezitasunak, bezeroekin eta gainontzeko sailekin duten harremana eta tratua, lanpostu honen motibazioak eta desabantailak, nabarmentzeko moduakoak diren egindako lanak eta proiektuak...
Oso informazio baliagarria izan daiteke edonorentzat, hare gehiago publizitatearen munduan murgildu nahi duen ikasle batentzat; lagungarriak diren aholkuak emateaz gain, Velez tonu positibo eta profesional batekin zuzentzen delako entzulearengana, zeina inspirazio eta motibazio iturri izan daitekeen askorentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario