miércoles, 13 de diciembre de 2023

Patxi Fernández-Elkarrizketa-1.taldea


Irakasleak talde guztiek erabiltzeko galdera-sorta ematen du, baina talde bakoitzak bere galderak sortu egin behar ditu (bost gutxienez). Ez ahaztu elkarrizketaren helburuak galdera egokiak asmatzeko. Elkarrizketa honen ondorioak agentziaren fitxarekin blogean publikatzeko da, baina profesionalak publikatzeko baimena eman behar du (KONTUZ). Elkarrizketa grabatu egin behar da lan praktikoaren entregan irakasleari emateko.

Profesionalaren izen-deiturak: Patxi Fernández

Kargua: Partner. Executive strategic consultant

Argazkia:

Profesionalaren CV laburra:

Agentziaren profesionalari egindako elkarrizketaren ondorioak:

Patxirekin izan genuen elkarrizketan argi utzi zigun eurena ez dela agentzia konbentzionala, baizik eta estudio bat. Agentzia iragana dela diote eta oraina branding estudio bat. 

Euren lan formatuarekin galdetuz gero, hauxe hiru prosezu ezberdinetan zatikatzen dela azaldu zigun. Lehenik markaren eraikuntza egitea legokela deritzo, horretarako estrategia zehaztuz eta horrela markaren nortasuna finkatuz. Ondoren, diseinu eta narratibaren bitartez markaren izaeraren zutabeak lotzen dira eta azkenik aktibazio deritzona izango genuke. Hemen, atal honetan sartuko genuke agentzia konbentzionalek egiten duten lana, publizitateari dagokiona alegia. 

Patxi eta bere taldekideentzat diseinua da komunikazioaren palanka beren bezeroen negozioak bultzatzeko eta garrantzia berezia ematen diote beroni euren estudioan.

24 langilek dihardute Donostiko headquarterretan eta taldea bi azpitaldetan banatzen dela esan zigun. Agentzia konbentzionalek duten hierarkizaziotik at daudela beraiek eta organigrama horizontala baliatzen dutela kontatu zigun. Alde batetik, project managerren taldea dago eta bestalde, diseinatzaile eta kreatiboak. Bi talde hauetan profil ezberdinak aurki genezake: diseinatzaile grafiko zein digitalak, gidoilariak, eduki sortzaileak, copy-ak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.

Bere ustetan jada enpresetan arrunta da diseinatzaile grafiko bat izatea eta hortaz agentzia konbentzionalek baliorik gehitzen ez dutela dio. Bere iritzi pertsonalari buruz galdetu genionean estrategia eta identitatean fokalizatzea hautatu zutela esatera iritsi zen eta gaur egun apustua hortik dijoala ere.

Ikasketei buruz mintzatzeko aukera ere izan genuen eta etorkizuna formakuntza duala dela aurreikusi ere. Lan egoera eta eskaintzari buruz galdetzean, lana badagoela eta egongo dela azpimarratu zuen, kontzeptu pragmatiko bati helduz: demografikoki Euskal Herrian gazte gutxiago daudela orain lehen baino, bera EHUtik irten zenean baino bai behintzat. Gaur egungo gazteek bizitza lehenesten dutela deritzo Patxik eta laneko lehen urteetan sakrifizio batzuk egin ere egin behar direla gero eroso bizitzeko. Lana eta bizitzaren arteko balantzea aurkitzea dela gakoa dio berak. Gaztea den eta apur bat arduratsua den norbaitek, arrakasta bermatuta duela uste du.

Euren langileak hautatzeko prosezuei buruz galdetzeko aukera ere eduki genuen. Erantzuna kargu garrantsitzuak aukeratzeko bada horretara bereziki espezializaturik dauden enpresekin aritzen direla elkarlanean eta bestela zuzendari biek curriculum vitae deritzonak irakurri, aurre hautaketa prosezu bat egin eta elkarrizketen bidez hautatzen dutela azkenik.

Amaitzeko, euskal enpresa izatea abantaila edo desabantaila den galdetu genion. Eta bere ustetan euskal enpresa izateak egun aukerak sortzen dituela esan ere.



Hemen irakasleak talde guztiok egiteko ezarri dituen galderak daude. Lan taldeak 5 galdera gehiago, gutxienez, sortu behar ditu, asignaturaren edukiak osatzeko egokiak direnak eta ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeenak. Lan taldeak sortu dituen galderen egokitasuna txostenean azaldu beharko du. Galderak sortzeko ondo pentsatu zein informazioa eskatu nahi den eta bere egokitasuna asignaturaren edozein edukia osatzeko. Beraz, elkarrizketa egiteko galderak prestatu eta elkarrizketa egiteko ordenatu ondoren, grabatu egin behar da. Elkarrizketa presentziala izan daiteke, baina gauden egoeran ez du ematen oso egokia denik. Elkarrizketa grabatu ondoren profesionalak esandakoaren laburpena egin behar da asignaturaren blogean publikatzeko, bideoarekin batera (profesionalak publikatzeko baimena ematen badu, jakina). Galderak sortzeko eta prestatzeko eskatzen den txostena ez da blogean publikatzeko, baina lan praktikoaren txostenean agertu beharko da.

Irakaslearen galdera-sorta:

  1. Zelan definituko zenuke zure agentzia eta zein dira agentziaren berezitasunak beste tokiko agentzietatik zurea bereizteko?

  2. Agentziaren misioa, bisioa eta baloreak definiturik dituzue? Zein dira edo zein izango ziren baloreak definitzeko beharrean izanda? 

  3. Azaldu ahal duzu agentzian izan duzuen proiektu edo kanpaina handienetariko bat eta hori egiteko prozesu nagusienak?

  4. Zenbat pertsona zarete agentzian eta zelan egituratu duzue agentziaren organigrama eta lana? Baduzue metodologia berezirik saltzen dituzuen proiektuak edo zerbitzuak kudeatzeko? 

  5. Agentziaren azken urteetako bilakaeran zein aldaketa garrantzitsuenak izan dira? Zein dira etorkizunari begira agentziaren asmoak?

  6.  Zelan ikusten duzu marketinaren eta publizitatearen egungo egoera eta geroko bilakaera gure tokiko merkatuan?

  7. Nola ikusten duzu unibertsitatetik (UPV-EHUtik) merkatura ateratzen diren profesional berrien formakuntza marketin eta komunikazioan? Zein gomendioa emango zenioke orain Publizitatea eta Harreman Publikoen Gradua ikasten ari den bigarren ikasturteko ikasle bati, marketinean edo komunikazioan lan egin nahi duen bati hain zuzen? Zer proposatuko zenioke bere formakuntza hobetzeko helburuarekin?

  8. Zelan egiten duzue langile berriak kontratatzeko prozesua? CVa eta elkarrizketa pertsonala eskatzen  dituzue? Hautagaiaren gaitasunak ezagutzeko  probak egiten dituzue? Zein dira gaitasun garrantzitsuenak zure agentzian lan egiteko?

(…) Galdera hauetaz gain, lantaldeak bost galdera gehiago, gutxienez, egin behar ditu, lan praktikoan egokiak izan daitezkeenak.

9.  Zeintzuk dira komunikazio-agentzia baten barruko sektore bakoitzak gehien saritzen edo bereizten duten balioak? Oro har, orokorrean, zein da komunikazioaren bezalako sektore batean lan egiteko beharrezkoa den bertuterik garrantzitsuena?

10.  Zein da jarraitu beharreko prozesua agentzian proiektu berri bat aurkezten denean? Non jartzen duzue arreta, edo zer neurri hartu ohi dituzue kontuan kanpaina berri bat onartzeko edo baztertzeko orduan? Agentziako zein sektorek du erabaki hori hartzeko ardura?

11.  Proiektu berria onartu ondoren, zer urrats jarraitzen dituze? Zer aspektu hartzen duzue kontuan lehenik? Kontuan izan ohi dituzue beste agentzia batzuek antzeko eskakizunak dituzten proiektuetarako aurrera eraman dituzten proiektuak, edo nahiago duzue besteen lanek zuenean eraginik ez izatea?

12. Zein da agentzia honen ikuspegi nagusia? Garrantzitsua ikusten duzue estatuko beste komunikazio-agentzietatik bereiztea? Agentzia honek zigilu propio mota bat eman nahi die kanpainei, gainerakoetatik bereizteko? Baitzeko erantzuna izanik, zein da zigilu hori?

13. Euskal Herriko agentzia bat izanik, badira Espainia mailaren beste lurraldeekin alderatuz eskakizun edo, betekizun berezirik? Besteak beste, berezko hizkuntza bateko lurralde batean jarduteak, zeozer baldintzatzen du agentziaren lana, edo aitzitik, aukera berriak aurkezten zaizkizue horregatik?

Elkarrizketa grabatu egin behar de eta irakasleari eman. Irakasgaiaren edukien arabera elkarrizketaren ondorioak azaltzeko testua egin behar da eta blogean argitaratu eta irakasleari lanean eman. Beraz, dokumentu honetan adierazten den fitxa eta eskatzen den elkarrizketaren ondorioak azaltzeko testua irakasgaiaren blogean ONDO argitaratu behar dira, praktikaren entrega baino lehen.


No hay comentarios: