martes, 25 de noviembre de 2014

Publizitate sexista

Orokorrean publizitate sexista asko dago nahiz eta oinarrian publizitatea sexista ez izan. Gaur egun, tamalez, egia da publizitatea jendartea baino atzeratuago dagoela gai honetan. Publizitateak ez du islatzen azken urteatan emakumeak irabazitako esparruak eta egindako aurrerapenak.
Publizitatearen egiteko moduei erreparatuta, publizistak komtsumitzaile homogenisatu estandar bat sortzen saiatzen dira, estereotipo atzerakoienak hartzen dituzte horretarako, inertziaz, estrategia komertzial hori egokia zelakoan.

Lurrinen iragarkiak izan daitezke horren adibide argienak. Emakume eta gizon “idealak” agertzen dira, eta gehienetan emakumea gizonaren menpe dago.
Gabonetan zabaltzen dira gehienbat mota honetako iragarkiak, helburu komertzialak lortzeko asmoarekin etika alde batera usten dute, mezu erraz eta sexistak sortuz. Iragarki askotan emakumea objektu bezala tratatu da, eta horrez gizartean eragin garbia dauka.

Edozein iragarkitan aurki ditzakegu mezu sexistak, eta asko salatuak izan dira. Adibide bat jartzeko, Media Markt-ek egin zuen kanpaina barakaldoko saltoki berria iragartzeko. Neska baten hankak agertzen ziren irekita, eta azpian hitu mutil gonapetik begira. “Urtebete berotzen” zen leloa.
Hortik bi urtetara “Sekulako aurrealdeak ikusiko dituzu” esaldiarekin beste kanpaina bat atera zuten.





Baina esan behar da euskal publizitatea arlo horretan arro sentitu behar dela, izan ere, publizitate sexista oso gutxi eskoizten baita hemengo agentzietan. Horrelako iragarki gehienak Bartzelona eta Madrilgo agentzia handietatik ateratzen dira. Hemen erakunde publikoak oso iragarle potenteak dira eta horrek ere eragina izan du.

Beste adibide garbi bat jartzeko, Coca-Colaren iragarki berria da. Coca-colak talentu gazteentzako konbokatutako kontaketa laburren txapelketako irabazlea, bi finalista nazionalak, eta 14 finalista autonomikotik 13, neskak ziren. Baina harrigarria da Coca-Colak txapelketa honi buruz emititzen duen iragarkiko aktore guztiak mutilak direla.





Eta zer gertatuko litzateke iragarkietako rolak aldatuko genitu? Mezua berdin jasoko genuke?


No hay comentarios: