miércoles, 26 de noviembre de 2014

Legoren atzera pausoa

Gabonak direla eta, betiko debatea sortu da sexismoa promozionatzen duten jostailuen artean. Gero eta marka gehiagok apostu egiten dute guraso eta seme- alabak kontent utziko dituzten jostaluengatik, izan ere,guraso askok sexismoa bultzatzen duten jostailuak erosteari utzi diote. Baina gauza zaila da, enpresek neskentzako eta mutilentzako jostailuak bereizten baitituzte, eta hauetako bat kentzekotan, neskei bideratutako produktua kanporatzen da; neskek mutilentzako bideratuta dauden jostailuak erosteko joera handiagoa baitute mutilek neskentzako bideratuak direnak erosteko baino.

Legok 1981an argitaratutako iragarkian ez zuen ezberdintasunik egiten neska eta mutilen artean, umeen kreatibitatean arreta jartzen baitzuen. 


Horretaz aparte, Lego produktu  bakoitzaren barruan gurasoentzako gutuna zetorren, enpresaren filosofia berdintzailearen azalpena ematen ziena.


Baina denbora joan ahala, Legok produktuen barietatea handitu zuen. Alienak, gazteluak, cowboyak... izan ziren Legoren produktu berriak, gehienetan emakumearen irudirik gabeko jostailuak. Hori konpontzeko, Legok arrosaz beteriko produktua atera du aurten, sexuak ondo definitzeko norbaitek dudarik izanez gero. 



Goiko 1981ko iragarkia gizartearen oroitzapenean galduta zegoen hilabete honetara arte, Womenyoushouldknow.net webak lehen irudiko neskari egin baitio elkarrizketa. Neska honek Rachel Giordano du izena eta 37 urte bete ditu aurten. Lego marka kontzeptu abstraktuetaz aldendu dela dio Giordanok. Horrek jostailuaren izaera kreatibotik ateratzen du umea eta produktua girotutako mundura ixten da jolasa. Elkarrizketa honek Twitterren arrakasta handia lortu du eta beheko irudia milaka aldiz izan da partekatua sare sozialetan. Hemen, gaur egungo Giordanok Friends produtkua dauka esku artean. 

1981ko filosofiara bueltatuko da Lego feminismoaren olatua hartuz?

No hay comentarios: