miércoles, 9 de diciembre de 2020

Sare sozialetan egiten den publizitatean arrakasta izateko gida

Kaixo talde!

Gure, sare sozialetan egiten den publizitatearen arrakasta izateko gida bat ekartzen dizuegu ekarpen modura. Gure taldeari edukien marketina aurrera eramateko lagundu digu informazio honek beraz, espero dugu zuentzat ere lagungarria izatea.

Gaur egun internet da hedabide errentagarrienetakoa eta erabilienetakoa publizitatea jartzeko. Adin guztietako pertsonek erabiltzen dituzte sare sozialak egunero eta eguneko edozein momentuan. Horretaz gain publiko handi batera heltzen da, segmentazioa aukeratu dezakegunez errez heltzen gara gure target-era. Baina publizitatea hau eraginkorra bihurtzeko ez du balio edozein motatako publikazio. Letrak, koloreak, irudiak eta tamainuak faktore garrantzitsuak dira gure helburuak lortzeko.


Artikulu honetan publizitate publikazizo egokienak egiteko hainbat aholku emango dizkizut. Gaur egun gehien erabiltzen diren sare sozialak Faceook, Instagarm eta Twitter dira, eta sare bakoitzean teknika desberdinak erabiltzen dira publizitatea egiterakoan.


  • Facebook. Sare sozial honek 2.000 milioi erabiltzaile ditu. Publiko oso desberdina aurki dezakegu audientzia baten barruan. publizitate objektiboa da, guk aukera dezakegu nork ikusiko duen gure iragarkia. Hainbat iragarki mota daude:

  • Bideoak dituzten iragrakiak: gomendatzen da bideoak youtubetik igo beharrean facebooketik igotzea eta honez gain desioa edo nahia sortzen duen testu batekin joatea.

  • Argazkiak dituzten iragarkiak: Eraginkorrak izateko testu erakargarri baten ondoan joan behar dira, desira edo nahia iratzarriz.

  • Smartphone-entzako iragarki idealak ere badaude, non Facebooketik atera gabe iragarritako webgunera eramaten zaituzte. 

  • Pantaila osoko iragrakiak, argazkiz eta bideoz osaturik.




  • Instagram. Sare sozial hau engagement handiena duena da, Facebook baino %58 gehiago lortzen du. Begietatik sartzen da dena, oso garrantzitsua da jartzen diren bideoak eta irudiak publikoaren arreta piztea, nahi dugun helburua lortzeko. Instagrameko publizitatearen formatu desberdinak.

  • Argazki bakarrekoa. Bertan botoi bat gehitu behar da non informazio gehiago azalduko den.

  • Hainbat irudi mugitzen ari diren iragarkia.

  • Bideoak. Laburrak izan behar dira, minutu bat baino gutxiago.

  • Story-ak. bertan bideoak eta argazkiak jarri daitezke, eta informazio gehiago edukitzeko beharrezkoa de gorantz deslizatzea. 


         Hauek dira publikazio eraginkor bat sortzeko jarraitu behar diren bost pausuak:


    1. Post-etan kokapena jartzeak %79 engagement-a lortzen du

    2. Argazkiak bideoak baino eraginkorragoak dira, %36 gustuko dut gehiago lortzen dute bideoak baino.

    3. Argazkietan pertsona baten aurpegia agertzen bada hobeto. %39 eraginkorragoak dira.

    4. Claredon filtroa da eraginkorrena.

    5. Emojiak eta hastag-ak asko laguntzen dute.


    Testuen kasuan laburrak eta zuzenak izan behar dira. Eraginkortasuna biribiltzeko logoa izan ez gero jartzea gomendatzen da. Azkenik iragarki desberdinak eginez gero, haien artean armonia mantentzea komenigarria da, bisualki gehiago erakartzen duelako.


  • Twitter. Gaur egun twitterrek 300 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Iragarkiek atentzioa deitu behar dute irudi eta bideoekin. eta nahia eta desira iratzarri behar dute. Bertan hainbat helburu desberdineko iragarkiak egin daitezke. 

  • Promozionaturiko kontuak. Zure kontuaren alboan “promozionatzen” agertzen da, eta irabazitako jarraitzaile bakoitzeko ordaintzen duzu. Jarraitzaile gehiagorekin, publizitate eraginkorragoa sortzen da.

  • Promozionaturik dauden tendentziak. Egindako hashtag-a trending topic bihurtzeko ordaindu egin behar da.


Ondorio modura, eta informazioa guztiz osatzeko, esan dezakegu hauek direla estrategia nagusiak gure publizitatea hobetzeko.


  1. Iragarkia jartzeko sare sozial egokia aukeratu. (publiko egokia edukitzeko)

  2. Zure audientziarako hashtag espezifikoak erabili publikazioak erraztasunes bilatzeko.

  3. Facebook Ads erabili. Facebook-en ezagutarazteko erabiltzen den plataforma da.

  4. Twitterreko iragarkiak erabili. Facebook Ads-en berdina da baina twitterren.

  5. Eduki bisuala sortu promozionatzeko. Publikazio harrigarriak egin.

  6. Erabiltzaileei zure edukiak zabaltzeko animatu.

  7. Publikazioak behin eta berriro igo. 

  8. Publikoa akziora eraman “zabaldu orain!” esaldiekin adibidez.

  9. Lehiaketak egin, honela fan gehiago lortzeko.

  10. Inspirazio post-ak igo. Saltzeko gauzak bakarrik igo ez gero, publikoa azkar aspertuko da.

  11. Zure webgunean plugin bat sortu, sare desberdinetan jarraitzaileak izateko.

  12. Estrategia guzti hauetatik hobeto funtzionatzen duenak erabili. 


Iturriak:

https://sproutsocial.com/insights/publicidad-en-redes-sociales/

https://gananci.org/publicidad-en-redes-sociales/


No hay comentarios: