miércoles, 9 de diciembre de 2020

LAN TXUKUN BAT ENTREGATZEKO 5 “TIP”

Lan batek denbora eta dedikazio handia ekarri digunean, askotan ez dugu kontuan hartzen zein garrantzitsua izan daitekeen lehen begiratuan duen itxura. Eta, izan ere, urrats garrantzitsuenetako bat izan daiteke, azken batean, inori ez baitzaio gustatzen hasieratik begietatik sartzen ez zaion zerbait irakurtzea. Hona hemen bost tip zure lana erakargarriagoa izan dadin:

1. Erabili kolore paleta zehatz bat lan guztirako. Kolore horiek izenburuetan, azalean edota beste xehetasun txikietan erabiltzea posible da, hauek era ezberdinetan nahasiz baina kolore armonia bat eratuz lanari osotasuna eta aberastasuna emateko. 


2. Egin portada erakargarri bat, irakurleari atentzioa deituko diona eta irakurtzeko gogoak pizten dituena. Saia zaitez ukitu profesional bat ematen, kolore eta irudi gehiegi erabiliz gero, umeentzako egina dagoela irudi dezake eta.


3.  Jar ezazu argazki edo irudi interaktiboren bat irakurketa osoagoa izan dadin eta informazio guztia idatzita egon ez dadin. Horrek lanaren irakurketa arinagoa eta entretenigarriagoa egingo du. Irudi horiek informazio osagarria izan behar dute. Bideo laburrak edota grafikoak oso lagungarriak izaten dira. 


4. Erabili tipografia egoki bat. Irakurterraza izan dadila, kolore beltzekoa eta ez oso handia ezta oso txikia ere. Izenburuetarako letra bereziago bat erabili dezakezu, bizitasun pixka bat emateko, baina ziurtatu ulergarria dela. 


5. Ziurtatu ez dagoela falta ortografikorik, baita margen guztiak ondo daudela eta titulu bakoitzak bere lekua duela ere. Askotan, presaka gabiltzanean, ahaztu egiten zaigu errepasatzea, eta beharrezkoa da profesionalagoa izan dadin. 


Pausu txiki hauek jarraituz zuen lanak itxura txukunago bat izango du, eta ikusi duzuen bezala ez dira aholku batere konplikatuak, beraz, espero lagungarri izatea!


No hay comentarios: