martes, 8 de diciembre de 2020

SEO posizio ona lortzeko gakoak

Kaixo talde!

Agentziak aztertzen gaudela interesgarria iruditu zaigu agentzia batek interneten duen presentzia aztertzeko ezagutza bat ematea. Badakigu Internet gaur egun gure sektorean tresna baliagarri bat dela, baina baliabide honek ez du ezertarako balio ez badakigu erabiltzen. Interneteri abantaila ateratzeko modu bat SEO da, urte honetan egindako Komunikadores jaurdunaldian etzun genuen bezala SEO gaur egungo agentziak eskatzen duten ezagutza bat da. Horregatik eta gure agentziaren web gunearen kokapena aztertzeko baliogarria delako gai hau jorratzea erabaki dugu. Ikusi dezagun zeintzuk diren pautak SEO on bat lortzeko. Espero dugu zuen ikasketa prozezurako baliogarria izatea!


Zure empresa Interneteri zabaltzea mundu berri batera zabaltzea da, mundu honek alde positiboaz beteta dago baina alde positibo hauek lortzea ez da erreza zeren eta lehiakortasun betetaz dago. Lehia honetan erabiltzen den baliabide bat SEO da, Baina zer da SEO? SEO laburdura “Search Engine Optimization” (Bilaketa-motorren optimizazioa) esan nahi du. SEO web-gune baten ikuspena hobetzea da, horrela bilatzaileen emaitza organikoetan hobeto kokatuta ager dadin. Dakigunez, hainbat bilatzaile daude Interneten baina gehien erabiltzen dena Google da, Espainiako biztanleriaren 96,7% Google erabiltzen dute. Horregatik normala da SEO tresna gehienak bilatzaile honekin zer ikusia eukitzea. 

Lehenengo pausua

Lehenik behin gure webgunea ondo kokatzeko hitz gakoak erabili behar ditugu. Pertsonek bilatuko duten hitz gakoak eta gure Web gunearekin zer ikusia duten hitz gakoak. 

Adibidez, gure publizitate agentzia kokatu nahi badugu.

  • Publizitate Agentzia
  • Publizitate Agentziak
  • Publizitate Zerbitzuak
  • Publizitate eta Komunikazio Zerbitzuak

Hitz hauek erabili ahal ditugu. Googlelek app desberdinak ematen dituzte Google Adwords, Ubersuggest, SEMrush adibidez, internet bilatzen diren hitz gakoen datuak ematen dituzte.

Bigarren pausua

  • URL lagunkoiak: Bestela esanda, helburuko helbidea adierazten duen edukiarekinlotuta egotea. Gure web gunean sartzen diren jendea ez da engainatuta sentituko.
  • Izenburua eta deskribapena: Web gunearen motorra dira, hau zehaztu behar du zein da Web-gunearen funtzioa.
  • Sitemap: Muina da, googelek ez du izenak ulertzen, zenbakiak eta algoritmoak baizik. Sitemap ez ba dago Google ez du informazioa ulertzen.

Hirugarren pausua

Edukia erregea da. Hau esan nahi du, gure web guneak eukiko duen informazioa garrantsitzuena dela. Edukia ez bada interesgarria ez du erabiltzailirik erakarriko.

Laugarren pausua

Aspektu garrantzitsu bat kargatzeko denbora da. Googlelek hiru segundu baino gehiago kargatzen ematen duten web guneak errore bezala klasifikatzen ditu. Googlelen politika erabiltzaileak jartzen ditu guztien gainetik, horregaitik garrantzitsua da ezaugarri hauek betetzea.


Iturria: https://www.estrelladigital.es/articulo/empresas/claves-obtener-buen-posicionamiento-seo/20190731211700380709.html


No hay comentarios: