Aupa talde!
Aste honetan gure taldeak BLB48 publizitate agentziarekin izan du elkarrizketa. Elkarrizketa pasaden asteartean, hilaren 24ean izan zen, eta Naroa Sampedro, agentziako komunikazio zuzendaria elkarrizketatu genuen.
Pandemiarengatik ezarritako neurriak direla eta, elkarrizketa Skype plataformaren bidez burutu genuen. Zorionez, ez genituen konexio arazoak izan. Hala ere, pena handia eman zigun presentzialki ez egitea.
Taldean zazpi pertsona izanda, taldekide batzuk bakarrik konektatzea egokiago izango zela erabaki genuen. Hortaz, hiru pertsona izan ziren elkarrizketan parte hartu zutenak. Alde batetik, taldekide batek, elkarrizketa zuzendu zuen galderak eginez eta beste aldetik, beste bik, elkarrizketa grabatu eta erantzunak jaso zituzten.
Naroa Sampedrok, oso datu interesgarriak eman zizkigun, aurrerago gure bideoan argitaratuko ditugunak. Horrez gain, bere iritzi pertsonalak entzun ahal izan genituen eta BLB48 agentzia hobeto ezagutu genuen. Hainbat aholku ere eman zizkigun marketinari eta komunikazioari buruz. Bestalde, agentziaren ikuspuntua eta lan egiteko funtzionamendua erakutsi digu.
Laburbilduz, esperientzia aberasgarria izan da, eta komunikazio agentziei buruz gehiago informatzera eta sektore horretan arakatzera bultzatu gaitu. Asko gustatu zaigu beraz, haien agentziaren sorrera eta gaur egungo funtzionamendu eta metodologia jakitea. Teoria klaseetan ikusi ditugun bai lan postuak eta bai agentzia egiturak mundu errealean nola funzionatzen duten ikustea oso aberasgarria izan baita.
Hau ez da elkarrizketa bat egin dugun lehenengo aldia. Esperientzia bageneukan jada, baina besteekin konparatuta, oraingoa askoz profesionalagoa izan da. Gu Publizitatea eta Harreman Publikoetako ikasleak gara eta elkarrizketa aberasgarria izan da gure etorkizuna nolabait bideratzeko. Izan ere, ikasgai honi esker, konturatu gara ideia argi izatearen beharraz eta formakuntzaren garrantziaz.
Amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Naroa Sampedrori bere adeitasunagatik, pazientziagatik eta emandako denboragatik. Etorkizun batean elkar topo egitea espero dugu.
Espero dugu zuen elkarrizketak gureak bezain ondo joan izanak.
Zorte on eta animo lanean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario