miércoles, 25 de noviembre de 2020

Irudigital agentziako profesionalak emandako gomendioak

 Atzo, 2020ko azaroaren 25ean, “Irudigital” Publizitate eta Marketing online agentziako Mónica Carratalá eta Naiara Lertxundiren hitzaldia jaso ondoren, hainbat gomendio barneratu ditugu. Hori dela eta, gomendioen artean garrantzitsuenak partekatu nahi ditugu.


Lehenik eta behin, blog, Wordpress, bat sortzea gomendatu dute. Etorkizunera begira oso baliagarria izango dela nabarmendu baitute eta jada gure ibilbide profesionala hasteko modu ezin hobea dela. Hemen ibilbide horretan hasteko linka:  https://es.wordpress.com/ 


Bestalde, edozein ibilbide hasteko, honen inguruan irakurri eta bertako profesionalez informatzea oinarrizko da. Horregatik Irudigital agentziako bi kideek gomendatu dituztenak eta gure kabuz bilatu ditugun beste hainbat marketin digitaleko profesionalen zerrenda labur bat egin dugu:


  1. Vilma Nuñez

  2. José Facchin

  3. Maider Tomasena

  4. Fernando Maciá

  5. Miguel Florido; Marketing and web

  6. Javier Guardiola; Markarina.Com


Bukatzeko, azken gomendio bezala, kongresuetan parte hartzeko gomendatu dute. Beraien hitzetan “ehundaka kongresu daude egunero” eta oso baliagarriak izan daitezke. Hainbat gai jorratzen dituzte marketin digitalaren barruan zein hortik kanpo eta gure bidea bilatzen laguntzeko zein bidea aurkitu ezkero horretan sakontzeko oso baliagarriak izan daitezke. Hona hemen aipatu dituzten bizpahiru kongresu: “Congreso Monetiza” https://josefacchin.com/congreso-online/, “Congreso Web” https://congresoweb.es/  eta Organic The App Party https://organic.pickaso.com/.


No hay comentarios: