jueves, 26 de noviembre de 2020

Presentzia digitalaren garrantzia

 “Si tu negocio no está en Internet, tu negocio no existe” Bill Gates


Gaur egun, bere marka, zerbitzu, produktu eta baloreak internet, sare sozial, webgune, aplikazio eta hainbat plataforma digitalen bidez zabaltzen ez dituen negozio batek, bere merkatuko segmentazioan posizionamendu on bat izateko zail izango du.

Klasean ikusi dugun legez, eta aste honetako “Komunikadores XVII. Jardunaldia”-n Mónica Carratalá (SEO-Digital Marketing) eta Naiara Lertxundik (Sare Sozialak) azaldu dutenez, presentzia digitala oso garrantzitsua da gaur egun. Hori dela eta, aurreko praktikan jada gure presentzia digital pertsonala sortzen hasi gara, Linkedin profila garatuz.

Baina, presentzia digital propioa izateaz gain, oso garrantzitsua da enpresen presentzia digitala ere. Zergatik? galdetuko duzue, ba hona hemen 4 arrazoi enpresa batek bere presentzia digitala garatzeko:

  1. Markaren errekonozimendua Marka bere izenaz haratago doa. Hau da, marka enpresarekin erlazionatzen den guztia da: baloreak, birtuteak, koloreak, produktuak, zerbitzuak, etab. Elementu garrantzitsu hau posizionatzeko enpresek internetera jo behar dute, izan ere, hau da munduan existitu den merkaturik handiena. Internet Tends-en informe baten arabera munduko populazioko %51ak weberako sarrera dauka. Honek, argi uzten digu, presentzia digitala markaren errekonozimendua ugaritzeko elementu oso garrantzitsua dela. Gainera, salmenta eta negozio aukerak handitzeko aukera ekarriko dio enpresari.
  2. Generazio berrien sarbidea Denboraren joanari eusten dioten enpresak, etengabe generazio berriak kautibatzen dituzten haiek dira. Hau lortzeko erabiltzaile gazteenen kontsumo patroiak ezagutzea ezinbestekoa da, baita ere, haien behar, arazo eta helburuak. Dudarik gabe, sare sozialak kontsumitzaile hauekin konexioak sortzeko biderik onena dira, izan ere, gazteenen egunerokotasunean interneta eta teknologia ezinbestekoa bihurtu da. Garrantzitsua da hauekin konexioak sortzea, izan ere, urteak pasa ahala generazio berriek erosketa elektronikoaren hazkundea bultzatzen dute.
  3. Interakzioaren optimizazioa Presentzia digitala garrantzitsua da baita bezeroekin interakzioa sortzeko. Sare sozialak etengabeko komunikazioa sortzeko biderik onenak dira, beraien dinamikotasuna eta berehalakotasunaren kapazitatea direla medio. Sare sozialek erabiltzaileen iritziei erantzuteko aukera hurbila eta lagunkoia eskaintzen dute. Gainera, enpresako web orrialdean “chatbots” bezalakoak instalatzeko aukera dago, adimen artifizialaz baliatuz edozein zalantza komun momentuan erantzun ditzazketenak horrela bezeroei urteko 365 eguneko 24 orduetan arreta jarri ahal izateko.
  4. Datu eta informazio garrantzitsua lortzea Zure negozioaren presentzia digitala osatutakoan, zure intereseko informazioa helduko zaizu etengabe: sare sozialetan erabiltzaileen komentarioak, produktu edo zerbitzuen balorazioa… Hauei esker hobekuntzak egitea askoz errazagoa izango da. Gainera zure enpresaren irismena eta honen efektibitatea neurtu ahalko duzu gaur egungo hainbat programei esker, adibidez, Google Analitics. 


Presentzia digitala, pertsonala zein enpresarena, gaur egun beharrezkoa dela argi genuen,

baina orain honetarako hainbat arrazoi ezagutzen dituzu. 


Momentuz, enpresarik ez daukazue, baina zeren zain zaudete zuen presentzia digitala jorratzen hasteko? Eguneratu zuen sare sozialak, sortu zuen interesei buruzko blog bat… anima zaitezte!



Iturriak:


No hay comentarios: