Presentzia digitala, Interneten espazio bat betetzen duen marka, enpresa edo pertsona bati buruz agertzen den edozein informazio mota da. Horren barruan, online kanaletako ekintzak eta argitalpen guztiak hartzen ditu, enpresa berak egindakoak baita hirugarren pertsona batek egindakoa ere.
Gaur egun, presentzia digitala honako hauek osatzen dute: webguneak, sare sozialak, email marteinnak, online publizitatea, aplikazioak, etab. Hau da, jende askok pentsatzen duen ez bezala, ez da soilik webgune bat izatea. Kontuan izan behar dugu gure Instagram pertsonaleko profila lan egiten dugun enpresaren presentzia digitalaren parte dela. Bestalde, gogoan izan behar ditugu duela urte asko sare sozialetan sortutako profilak, nahiz eta oso zaharrak izan eta eguneratuak ez egon, presentzia digitalaren parte direla. Edonork Interneten enpresaren izenaren bilaketa egiten duenean, ez da webgune orria bakarrik agertuko, emaitzen artean sare sozialak daudela aurkituko ditugu. Horregatik kontu handiz ibili behar gara, erabiltzaileengan marka positiboaren irudia sortzeko.
Duela urte batzuk, ulertzen zen bezeroek zerbitzuak bilatzen zituztela bertan zeuden bitarteko edo kanaletan, batez ere webguneetan eta denda fisikoetan. Baina gaur egun justo kontrakoa gertatzen da, enpresak dira bezero posibleen bila joan behar direnak, horrek esan nahi du haiek dauden tokian egon behar dutela.

No hay comentarios:
Publicar un comentario