Publizitate munduan jarduteko, sormena lantzea ezinbestekoa da, izan ere, kanpainak sortzeko dugun tresna nagusia baita. Eta ez hortarako bakarriz, baizik eta beste lan askotarako beharrezkoa ere baita. Pertsona guztiok dugu sortzeko ahalmena, nahiz eta norberak bere burua horretarako kapaza ez ikusi.
Sormen faltaren arazoa konpontzeko, ondorengo metodoak aholkatu ditu WEBPUNK-ek bere youtube-ko kanalean, non horrez gain beste hainbat bideo dituen webgune eta gaur egungo teknologien inguruan.
Beste batzuen artean hauek dira bideoan ikus daitezkeen sormen metodo batzuk:
Mapa mental bat egitea. Hitzak, ideiak, atazak, irakurketak, marrazkiak edo gako-hitz baten edo ideia nagusi baten bidez errotik lotu eta antolatutako beste kontzeptu batzuk irudikatzeko erabiltzen den diagrama egitean datza.
Zure ideia edozein momentutan idazteko aukera izatea. Edozein tokitan zaudela ideia bat bururatzen bazaizu idaztea gomendatzen du, koaderno edo baita mugikorrean bada ere. Inoiz ez baitakigu noiz bururatuko zaigun ideia on bat.
Deskantsatu. Ondo lo egin eta burua deskantsatu ideia berri eta freskoagoak izateko.
Ametsak aprobetxatu. Esnatzen zaren momentuan amestutakoa idaztea gomendatzen du, izan ere, horrek inoiz imaginatuko ez genituen irudiak ekartzen baitizkigu burura
Ez jarri mugarik imaginazioari. Ez pentsatu zure ideia baliogarria ez dela edo gehiegizko imaginazioa duenik. Ez izan beldur zure ideiak aurkezteari.
Egin zure ideien alde eta kontrako zerrenda bat. Baliogarriagoak direnak zeintzuk diren jakiteko.
Hauek dira proposatutako metodo batzuk, baina bideoan beste hainbat ikus ditzakezue!
No hay comentarios:
Publicar un comentario