miércoles, 28 de octubre de 2020

Nola baliatu datuak erabiltzaile-esperientzia hobetzeko (online)

 

Jardunaldiaren helburua da tradizioz bereizita egon diren bi alor (diseinua eta datuak) uztartzeak dituen onurak nabarmentzea.

Bi munduak elkarrekin lan egitera motibatzea, erabiltzaileen esperientzia hobea izan dadin eta, elkarrekin arazoak konponduz, produktuak hobeak izan daitezen.

Teknologia garden bihurtzen denean eta produktu edo zerbitzu bat bestea baino hobea den bereizten uzten ez duenean, erabilera-esperientzia da motor handia.

Erabilera hobetzeko ohiko teknika bat da erabiltzailean zentratutako diseinua, eta hari eta ohiko beste teknikei elkartu zaizkie azken aldiotan, belaunaldi berriaren paradigma gisa, datuen integrazioa eta analitika, beren aldaera guztietan.

Elkartze hori praktikara eramanda lortu diren arrakasta batzuen adibideak aztertuko dira, eta elkartze hori enpresen eta proiektuen egunerokoan nola gauzatu erakutsiko da.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Testuingurua

  • Commoditiak, mundu zaharra.
  • Erabiltzaile-esperientzia, joera bat baino gehiago.
  • Diseinuaren balioa negozioan. Inbertsioaren itzulkina.
  • Datuak ez dira diseinatzaileentzat eta beste falazia batzuk.
  • Diseinua eta datuak, aparteko munduak.

Teknikak

  • Datu-iturriak
  • Tratamendua eta hautaketa. Intuizioaren amaiera
  • Teknikak eta tresnak
  • Metrikak eta helburuak
  • Zikloak eta inplementazioa
  • Adibide praktikoak

Norentzat

Marketina, diseinua, garapena, produktu-zuzendariak, etab.

Hizlaria

Israel Rondon, Diseinu eta UX arduraduna da Hispavistan. Diseinuan eta Komunikazioan trebatu zenetik, esperientzia handia lortu du estrategia digitalak, produktuaren diseinua eta UX definitzen. Proiektuetan parte hartzen du, globaletik partikularrera, eta bakoitzean aplikatu beharreko teknologiak eta teknikak ezagutzen ditu.

Diseinatzaile gisa lan egin du enpresa aitzindarietan, Ya.com (1999-2004) kasu, eta UX, Irisgarritasuna eta SEO aholkulari teknologiko gisa Vocento Mediatrader-entzat (2005-2006).

2006. urtean Hispavista SLn hasi zen lanean, UX eta Diseinuko buru gisa eta mundu hispanohiztuneko online proiektu garrantzitsuenetako batzuk egin zituen, milioika erabiltzailerekin. Oraintsuago I+G arloko zenbait proiektutan parte hartu du, batez ere, MAXWIND (aerosorgailu baten osagaien egoeraren monitorizazioarekin erlazionatutako sentsorizazio-teknologien eta datuak eskuratu eta interpretatzeko teknologien garapena) eta J4MATCH (hodeiko plataforma bat da, enplegu-atariei aukera ematen diena beren erabiltzaileek askotariko gailuetan duten jarduera monitorizatzeko gomendio-algoritmo baten bidez, zeinak erabiltzaile-profilak eta eskatutako profilak erlazionatzen baititu).

Hurrengo edizioak

Online

Data: 2020/11/05

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Ordutegia: 09:30 - 11:00 tara
  • Iraupena: Ordu t´erdi
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Israel Rondon (Hispavista)
  • Izena emateko HEMEN 

No hay comentarios: