jueves, 29 de octubre de 2020

9.Taldearen ekarpena: Google Activate

 GOOGLE ACTIVATE

Google Activate Google-k eskaintzen duen zerbitzu bat da, non negozioak edo karrera profesionalak bultzatzeko doako prestakuntza zabala eskaintzen da. Google-k kurtso ezberdinak eskaintzen ditu, hauen artean Marketin digitalarena bat izanik, zehazki marketin digitalaren oinarriak. Hau guri interesatzen zaiguna da eta bertan marketin digitalaren oinarriak ezagutuko ditugu, 40 orduko ikastaroa eginez. Aukera bikaina da kurtsoa online egin daitekeelako eta egin ostean Interactive Advertising Bureau (IAB) agentziak ziurtagiria profesionalak ematen ditu ikasleei. 

Ikastaroaren ezaugarriei dagokienez, honek 26 modulu ditu, Google-ko irakasleek sortu dituztenak eta ariketa praktiko eta adibide erreal dexente barne dituena eta lagunduko digutenak emaitza bikainak lortzera. Era berean, bideo-tutorialak eskaintzen ditu.

Ziurtagiri honek marketin digitalaren oinarrizko kontzeptuak ondo menderatzen dituzula erakutsiko die enpresei. Eta era berean, zure CVari erantsi eta zure LinkedIn profilera igo dezakezu modu erraz batean. Jarraituz, erakusten du benetako gaitasunak dituzula marketin digitalean eta ikasteko gogoa duzula, eta bi ezaugarri horiek funtsezkoak dira egungo enpresa-ingurunean. Ezaugarri horiek badituzu, errazagoa izango da nahi duzun lana aurkitzea. 




No hay comentarios: