Kaixo guztioi. Talde bakoitzak aukeratutako publizitate agentziako ordezkari bati elkarrizketa egin behar dionez, eta gauden egoeraren aurrean online izan beharko dela aurreikusiz, hona hemen aholkutxo batzuk:
- Erabili bideo-konferentziak
egiteko kalitatezko programa informatikoak. Skype komunikazio-tresna
erabilienetako bat da enpresetan.
- Aukeratu ziur eta eroso sentitzen
zareten toki bat. Beti ere, tokiaren itxura zainduz eta argi eta soinu egokiak
izateaz ziurtatuz.
- Konexio ona izateaz ziurtatu,
inolako arazorik ez izateko.
- Zaindu zure irudia. Etxean egitea erosoago
egiten bazaizu ere, zaindu zure kanpoko itxura.
- Elkarrizketa egin aurretik frogak
egin lagun edo lankide batekin. Ziurtatu soinu eta irudi kalitatea ona dela,
elkarrizketa grabatzeko erabilitako sistemak funtzionatzen duela, etab.
- Galderak prestatuta eduki eta
elkarrizketatua eroso sentiarazi.
- Izan puntuala, beti. Nahiz eta
aurrez-aurreko elkarrizketa ez izan, puntual iritsi hitzordura.
- Elkarrizketa egin aurretik,
elkarrizketatuari adierazi elkarrizketa grabatzeko, eta ondoren
elkarrizketarekin lan egiteko asmoa.
- Elkarrizketa bukatutakoan zuk
eskegi deia.
Aholku sinple hauekin zuen entrebistak ondo irteteko
aukera guztiak dauzka, beraz, animo guztioi!
Informazio iturriak:
-
Consejos para hacer una entrevista online. BLOG
GRUPO NORTE. https://blog.grupo-norte.es/entrevista-online/
-
Cervera, I. Las mejores herramientas para
hacer entrevistas online y captar público en tu web. Negokai. https://negokai.com/las-mejores-herramientas-para-hacer-entrevistas-online-y-captar-publico-en-tu-web.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario