Aupa gazteak!
Bazen garaia blogean zerbait idazteko!
Lanean ibili gara hilabete osoan, jo ta ke, astero eginbeharreko atazak betetzen eta ataza berriak definitzen eta taldekideei esleitzen. Aldez aurretik espero dugu talde guztioi ondo joan dakizuela eta lana igotzeko prest egotea, denbora gutxi falta da eta.
Dakizuenez, lan honetan enpresa baten lan-eskaintza aztertzen ibili gara. Lanpostu bat eskaintzen denean, lan bila dabilen pertsonak enpresari eskaini ahal diona oso garrantzitsua da. Enpresak harentzako langile onenak nahi ditu eta lanpostua norberaren gain hartzeko esfortzu handia egin behar da. Norbera onena izan behar da bere lanpostuan.
Horretarako, lehenik eta behin, enpresa batean lan egin nahi ezkero, norberak bere Curriculum Vitaea egin behar du, enpresari ezagutaratzeko. CVa dokumentu-orri batean egin daiteke, eta baita bideo eran ere. Azken hori bideokurrikuluma da, eta gaur egun garrantzi handia hartu du. Beraz, argitalpen honetan bideokurrikulum egoki bat egiteko aholkuak emango ditugu:
Ezer baino lehen, zure bideokurrikulumarekin hasteko argiztapen ona eta akustika ona duen leku bat bilatu, eta jantzi zuzeneko elkarrizketa batera joango bazina bezala, lehen inpresioak garrantzi handia baitu.
Hasteko, gidoi bat sortzea gomendatzen dizut, zure bideokurriculumean esango duzuna egituratzeko:
Bideoaren lehen segunduak zuregandik jasotzen duten lehen inpresioa izango dira. Horregatik zu zeu izan behar zara.
Formakuntza akademikoan ikasitako guztia aipatu. Berdin du duela urte batzuk egindako ikastaro batek bilatzen ari zaren lanposturako balio ez izatea. Aipatu dakizun guztia, enpresako jabeak ikus dezala hainbat egoeretara moldatzeko gai zarela.
Zure esperientziaz hitz egin. Atal honetan denbora gehiago eman beharko duzu, zure esperientzia profesionalak azaldu behar baitituzu. Gogoratu horietako bakoitzean ikasi duzuna aipatzea, egin dituzun ekarpenak azaltzea, eta zure enpresarentzat lorpen bereziren bat lortzekotan kontatu ezazu. Horrez gain, azaldu eta konbentzitu zergatik zaren hautagai egokiena lanpostu horretarako.
Ez esan gezurrik. Argi dago ezinezkoa dela, normalean jendeak ez du egiten, baino beti dago baten bat gauzak asmatzen dituena, kurrikulumean eduki gehiago jartzeko. Bideokurrikulumean esaten dena enpresan egiten denarekin bat ez badator, arazoak egon daitezke.
Bideokurrikuluma eguneratu. Bideo bat prestatzea, grabatzea, editatzea, denbora izatea, leku egokia aukeratzea… lan handia da. Hala ere, noizean behin, formkauntza jasotzen duzun heinean edo tituluak lortzen dituzun heinean, bideoa eguneratzea komeni da. Batzuetan ahaztu egiten zaio jendeari, eta horrek eragozpenen bat sor dezake. Enpresak bere langileen bertsio eguneratua nahi du, eguneratutako gaitasunekin eta formakuntzarekin.
Bideo bat da, ez dokumentala. Bideoaren denbora ondo administratu behar da. Bideo dinamikoa izan behar da, 3-4 minutukoa, jabea entretenitzeko modukoa. Bideo luze batek jabea asper dezake eta zureganako interesa galtzea. Kontuz ibili!
Ez ahaztu eskertzea zure bideokurrikuluma ikusi izana; horrela, pertsona hezia zarela ikusiko dute, eta hurbiltasuna erakutsiko duzu.
Originala izanik, besteengandik bereizi ahal izango zara. CV formatu hau aukera ona da sortzailea izateko eta zerbait desberdina sortzeko.
Eskainiko duzun edukia funtsezkoa izango da zure kurrikulumean. Horregatik, modu argi eta laburrean saldu beharko duzu zeure burua, ahalik eta gehien oso modu ordenatuan eta gehienez hiru minututan kontatuz, ikusleak ez aspertzeko.
Bideoa amaitzeko, oso gomendagarria da zure sare sozialetarako estekak barne sartzea, batez ere LinkedIn-en. Izan ere, interesa izanez gero, zure profila aztertu eta zurekin komunikatu ahal izango dute.
Kamera aurrean deseroso sentitzen zara? Hona hemen kameraren aurrean hitz egiterakoan lotsa kentzeko aholku batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=PPvuMhcKuEg
Hau izan da guztia, espero dugu etorkizunerako aholku hauek balio izatea eta noizbait bideokurrikuluma egiten baduzue, arrakasta handia izatea.
Zorte on lanean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario