Publizitate agentzien definizioa eta bilakaera.
Definizioa.
1988ko Publizitatearen Lege Orokorraren arabera agentzia (...) da.
Ordea, definizio hori gaur egun nahiko zaharkituta dago, ez baita hori bere funtzio nagusia. Agentziaren kontzeptua berrizendatu beharko litzateke ikusgaitasun handiagoa emanez komunikazioa egiteko gaitasunari. Horrela sektorean profesionaltasuna aldarrikatuz.
Gaur egun, agentziek egiten duten bitartekaritza lana ez da bakarrik hedabideekiko komunikaziorako. Egungo bitartekaritza agentziaren eta enpresa azpikontratatuen artean ere egiten da. Hau da, agentziak berak ekoizten ez dituen jarduerak azpikontratatzen ditu. Egia esan, jarduera hauek berriak dira, agentzien inguruan sortu baitira azken urteetan. Beraz, agentzia bitartekaritza-tresna baino askoz gehiago da.
Klasean ikusi genuen nola 1964ko Publizitate Estatutuak agentizak zerbitzuen arabera banatzen zituen, baina ba dago beste irizpide bat agentziak sailkatzeko:
- Iragarlearekiko menpenkotasunaren arabera, hirutan banatu ditzakegu agentziak:
- Agentzia independientea: Ez dute enpresa baten azpitik lan egiten. Gizarteari moldatzen dira eta proiektuak haien irizpideen arabera betetzen dituzte.
- Agentzia dependientea edo gatibua: Agentiza honen estatutuak enpresa batek finkatzen ditu. Proiektuak egitean enpresa honi lehentasunezko tratu bat zor diote.
- Barne agentzia edo “in house”: Lanaren kudeaketa osoa bezeroaren lokalean egiten da. Iragarlearentzako hau abantaila izan daiteke berak nahi duen emaitza lortzeko esku-hartze handiagoa daukalako.
1988ko publizitatearen legedian jorratu zenez, agentziak, publizitatea sortzeko, prestatzeko, programatzeko edo exekutatzeko profesional edo antolatuta dagoen pertsona fisiko edo juridikoa dela definitzen du.
1964ko publizitateko estatutuan, agentzien klasifikazioa, emandako zerbitzuen araberakoa da.
- Zerbitzu lauak: publizitatea eta bestelakoak
- Publizitatea orokorrean: Mass Media publizitatea
- Euskarriei banaketa: Batzorde eragilea
- Publizitate ikerketak
- ...
En el Estatuto de la Publicidad promulgado en 1964 clasificaron las agencias según los servicios que ofrecía: agencia de publicidad de servicios plenos (servicios publicitarios y anexos), agencias de publicidad general (publicidad en medios masivos), agencias de distribución a medios (comisionistas), estudios técnicos de publicidad, agencias de exclusivas y agentes de publicidad.
Jatorria eta Bilakaera.
- Publizitateare Jatorria
Publizitatearen sorrera Egiptoko inperioaren garaian dagoela esan dezakegu; Londreseko museoan aurkitu dezakegunez, hieroglifikoen bidez pertsuasioa egiten zuten. Greziar pentsalarien garaian, propaganda sortu zen eta ondorioz hitzen bidez gendea konbentzitzea. Azkenik, aipatzekoa da Erromatarren garaia. Erroma hiriko eta inguruko herriko kaleetan Alban-ak eransten zituzten eta honen frogak Ponpeiako hirian aurkitu dezakeguz.
- Publizitate Agentzien Jatorria
Historiako lehenengo publizitate agentizak XVIII. Mendean sortu ziren eta haien ardura egunkariei publizitatea saltzea zen. Egunkariek komisio bat ordaintzen zuten saldutako eremukiko. Laster konturatu ziren errezago izango zela iragarleei egunkariko diseinua erakustea salmentak ixteko, diseinu eta textuen garrantzia handituz. Honen ildotik funtzio horietarako profesionalak kontratatzen hasi ziren.
Adrian Mackay idazlearen Practice of Advertising liburuaren arabera, erregistraturik dagoen lehenengo agentzia William Taylor da, Londresen sortu zena 1786.urtean. Bigarrena Jem White izango litzateke, 1800.urtean bere ateak ireki zituena.
Beste alde batetik, Desing History-ren arabera, Ameriketako Estatu Batuetan irekitako lehenengo agentzia Volney Palmer izan zen, 1841. Urtean Philadelphian. Palmer izan zen “publizitate-agentzia” kontzeptua erabiltzen lehena.
- Bilakaera
- 1869an, Bostoneko agentzia baten sortzailea, George P. Rowelle, publizitate lan bakoitzeko lehen prezio tarifa dokumentua sortu zuen.
- 1890an, Calkins enpresak lehen aldiz, publizitatearen sormena lantzen hasi zen.
- 1990tik aurrera, enpresa ezagunen bat-egitea gertatzen hasi zen. Modu honetan bezeroarentzat zerbitzu hobea eskaintzea zen helburu
- Zerbitzu osoko agentziek 1990tik 2000ra marketin jarduerak ere eskaintzen hasi zuten.
- 2000tik aurrera, sare sozial eta online plataformen garrantzia bilakatu eta landu da. Agentziak teknologia berrien erabilerari esker, publiko handiagoak lortu dituzte bezeroen komunikazioa lantzeko.
Bibliografia.
Etxebarria Gangoiti, J. (n.d.). Las empresas publicitarias. UPV/EHU, pp.1-3.
Informazio Gehigarria.
https://www.slideshare.net/mariagutz/historia-de-las-agencias-de-publicidad Aurkezpena.
https://docs.google.com/presentation/d/1MELA388IyFRnS3iY_MajKpOU_h3yBH5Uh4hVT5dwJk/edit#slide=id.p
No hay comentarios:
Publicar un comentario