lunes, 4 de noviembre de 2019

Borondatea motibazioaren gasolina da

Informazio iturria: aula2.com

Ikasteak ahalegin handia ekartzen du eta ez dugu ahaleginik egiten motibatuta ez bagaude. Pertsona adimentsuek, bere burua motibatzeko ahalmena dutela diote eta gauzetan motibazioa bilatzearen beharra ez dutela. Zer ulertzen dugu motibatua egoteaz?

Motibatua egotea eta zerbait egiteko gogoak izatea berdina al da? Motibatuak ez gaudenean gerta daitezkeen akatsak aztertuko ditugu:

1. – Helburua lortzearen aukerak: Gure burua helburua lortzeko gai ikusi ala ez ikusteari erreferentzia egiten dio. Kasu honetan, ikasle bezala gure burua nola baliosten dugun. Honi, auto-kontzeptu edo auto-estima bezala ezagutzen dugu. Hori lortzeko, bakoitzak dituen indar-guneetan sostengatu behar gara, hauetaz ziur egonez eta ahulguneak hobetuz.

2. – Helburuari ezarritako balioa: Ikasleak bere burua hezteko sentitzen duen jakin – nahiaren maila ezarriko ditu, interesaren maila, jarduera eta bakoitzak ikasketetan duen parte hartzea. Lortu nahi dugun helburua, garrantzitsua iruditzen bazaigu eta hori lortzeko ilusioa badugu, motibatuak egongo gara. Helburua urrunegi badago edo erreala ez bada, ez dute gure burua motibatzeko indarrik izango. Helburuak epe erdi – motzera hautatu behar ditugu horregatik.

3. – Borondatea: Helburua non dagoen argi dugu orain. Baina depositua gasolinaz bete behar dugu: hori da hain zuzen ere, borondatea. Gerta daiteke, nahiz eta aurreko bi baldintzak betetzea alferkeria izatea, ekintzaren bat ahalegin berezi bat eskatzea edo burutzeko erakargarria ez izatea. Momentu horretan beharrezkoa dugu ahaleginaren ohitura, borondatea.


Aintzat hartu daukazuna eta ekinaren ekinez zure helburuak bete!

No hay comentarios: