- Elkarrizketa lanpostu bat lortzeko azken urratsa da. Ondo prestatu edo bidean gera zaitezke.
- Elkarrizketaren amaieran lanposturako hautagairik egokiena zarela pentsatu behar dute. Zure erantzun guztiak helburu hori lortzera bideratu beharko dituzu.
- Elkarrizketa guztiak ez dira berdinak baina galdera asko, modu desberdinean azalduta, errepikatzen dira. Prestatu galdera eta erantzun hauek guztiak zure etxean.
- Urduritasunak jukutria gaiztoa egin ahal digu. Hauek kontrolatzen ikasi beharko duzu.
- Zure pertsonaren inguruan izango duten iritzia, ematen dituzun erantzunen eta elkarrizketan azaltzen duzun jarreraren araberakoa izango da. Funtsezkoa da aldez aurretik lan elkarrizketa batean zer egin eta zer egin behar ez duzun ezagutzea.
Gehiago irakurtzeko egizu klik HEMEN eta gazteaukera.euskadi.eus web orrialdera joango zara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario