Mostrando entradas con la etiqueta lan elkarrizketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lan elkarrizketa. Mostrar todas las entradas

jueves, 20 de septiembre de 2018

Lan elkarrizketa (laburmetraia)

Zure enplegutasuna handitzeko zer ikasi ahal duzu laburmetrai honetatik?


miércoles, 19 de septiembre de 2018

Nola lortu lan elkarrizketa bat arrakastaz gainditzea

  • Elkarrizketa lanpostu bat lortzeko azken urratsa da. Ondo prestatu edo bidean gera zaitezke.
  • Elkarrizketaren amaieran lanposturako hautagairik egokiena zarela pentsatu behar dute. Zure erantzun guztiak helburu hori lortzera bideratu beharko dituzu.
  • Elkarrizketa guztiak ez dira berdinak baina galdera asko, modu desberdinean azalduta, errepikatzen dira. Prestatu galdera eta erantzun hauek guztiak zure etxean.
  • Urduritasunak jukutria gaiztoa egin ahal digu. Hauek kontrolatzen ikasi beharko duzu.
  • Zure pertsonaren inguruan izango duten iritzia, ematen dituzun erantzunen eta elkarrizketan azaltzen duzun jarreraren araberakoa izango da. Funtsezkoa da aldez aurretik lan elkarrizketa batean zer egin eta zer egin behar ez duzun ezagutzea.

Gehiago irakurtzeko egizu klik HEMEN eta gazteaukera.euskadi.eus web orrialdera joango zara. 


sábado, 26 de septiembre de 2015

Lan elkarrizketa bat prestatzeko gomendioak

Behin baino gehiagotan klasean aipatu ditugu lan elkarrizketen inguruan sortu daitezkeen galderak edo zalantzak. Hemen uzten dizuet bideo bat non lan elkarrizketa bat prestatzeko ongi etorriko zaizkigun aholkuak ematen dituen.

Bideo honen sortzaileak bere Youtube-ko kanalean beste hainbat bideo ditu lan esparruan gure burua ongi prestatu ahal izateko. CazaTuTrabajo izena dauka eta estekan klikatuz beste bideo lagungarri batzuk aurkituko dituzue.