Paula Viteri, Aitor Sopelana eta Sara Alberdi
Kanpaina publizitario bat aurrera eramateko orduan, eskatzen duen lan prozesu osoa dela eta, ezinezkoa da agentzia bakar batek lan guzti hau egin ahal izatea.
Beraz, agentzia on batek bere lana egoki egin ahal izateko, beste enpresa laguntzaileekin harreman onak izan behar ditu lehen esan bezala eurek ezinezkoa dutelako lan osoa egitea. Aldi berean, agentzia on batek beste komunikazio enpresekin harreman onak izateak zerbitzu gehiago eskaintzera eramaten die euren bezeroei.
Agentzia publizitarioen inguruan, agentzia espezializatu batzuk agentzia publizitarioen lana osatu eta elkar osagarri izan daitezkeen zerbitzu totalak eskaintzeko gai dira, zerbitzu hauek beharrezkoak dira enpresa gehienentzat elementu publizitarioen produkzioa burutzeko. Lana zein arlotan burutzen duten arabera sailkatu ditzakegu enpresa laguntzaile hauek:
-Agentzia batek produkzio grafikoaren arloan lan egiten duten enpresak izan behar dituzte laguntzaile bezala. Besteak beste, inprentak, fotokonposizio enpresak, ikasketa grafikoak, ilustratzaileak, rotulazio eta grafismo komertzialak, modelo agentziak etab…
The Free Dictionary-k esaten duen bezala, inprenta, testuak eta ilustrazioak inprimatzen dituen lekua da. Inprenta digitalean ideiak formatu material bihurtzeko pausu garrantzitsua ematen da. Publizitate arloan azkenengo pausuetan du garrantzia, ideia garatuta dagoenean azkenengo emaitza aurrera eramateko orduan (kartelak inprimatu adibidez).
-Komunikazio-agentziari laguntzen dioten beste enpresen artean, ikus-entzunezko arloa azpimarratu beharra dago. Hauen artean, soinu estudioak, zine eta bideo produktorak, postprodukzioa, animazio estudioak, infografia, aktore agentziak, dekoratzaileak, atrezzo etab.
Jose G. Jacoste Quesadaren El productor cinematografiko liburuan zine-produktoraren definizio eta prozesua azaltzen da; Agentzia publiziatarioek ikus-entzunezko proiektuak garatzen dituzte (spotak esate baterako), honetarako zine-produktoraren laguntza izatea ezinbestekoa da. Zine-produktorak edo bideo-produktorak ikusentzunezko materialaren aurreprodukzioaz, produkzio eta errealizazioaz eta postprodukzioaz arduratzen dira.
Aurreprodukzioan produkzio estrategia zehaztu eta planifikatu egiten da, prozesu osoan jarraitu beharreko pausuekin batera. Zati honetan oso garrantzitsua da jakitea bezeroak zer nahi duen eta honen nahi eta beharretara moldatzea, beti targeta kontuan hartuz.
Bezeroaren nahia argi dagoenean eta ideia nagusia zehaztuta eta planifikatuta daukagunean errealizazio edo produkzioa hasten da. Prozesu honetan profesionalak eta produkzio materiala beharrezkoak dira ideia ondo transmitizeko. Ideia ikus-entzuneko material bihurtuko dugu nahi dugun edukia grabatuz. Honekin lortu nahi duguna bideo publizitarioko edukia lortzea da mezu argi eta zehatz bat lortuz publikoa hunkitu eta konpetentziatik nabarmenduko diguna.
Postprodukzioa publizitate bideoen azkenengo fasea da, soinu eta irudien edizioa gauzatzen da nahi dugun azkenengo emaitza lortu arte.
Ikus-entzuneko arlo honetan soinu-estudioak beharrezkoak izaten dira. Estudio hauek isolatutako eremuak dira, ahots eta musikaren grabaketa eta edizioa burutzen da bertan gustuko azkenengo produktua lortu arte. Soinu estudio hauek intsonorizatutako gelak izan behar dira.
Zati artistikoan edo irudia lortzeko argazkilari eta diseinatzaile kreatiboak lagungarriak dira plublizitate agentzietarako. Argazkilariak argazkiak ateratzen dituzte kamerekin eta publizitate arloan oso garrantzitsuak dira irudi erakargarria osatzeko orduan. Freelance edo enpresa batentzako egin ahal dute lan, baina argazkilaririk goraipatuenak, freelance bezala egin izan dute lan. Mario Testino (Lima, Peru 1954ko Urriaren 30) adibidez. Modeluen argazkilari ospetsua da, eta Londresen egin zituen bere lan aipagarrienak. Vogue eta Vanity fair ospe handiko aldizkarietarako lan egin du.
Diseinu grafikoko arloan, garrantzitsua da diseinatzaile edota marrazkilariekin lanean aritzea eta hauek sail digitaleko programak kontrolatzea. Publizitatean aritzen diren enpresa askok, freelance diseinatzaileak kontratatzen dituzte lan jakin batzuk egiteko, kartelaren diseinua edo marrazki jakin bat egin behar bada. Beste hainbat enpresek beraien ekipoa dute lan hau burutzeko. Beraz ez dute beste enpresekin lan egin beharrik (Enpresa handien kasuan).
Azkenik, aipatu beharrekoak dira modeloen agentziak. Modeluen agentzietan, bi motatako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Modelua kontratatzea, eta publizitate agentziaren kabuz argazkiak egitea. Beste zerbitzu bat, argazkilaria ere kontratatu ahal izatea da, Model Management enpresaren kasuan bezala. Horrela, enpresa bakar batekin lan egin beharko zenuke.
- Beste enpresa laguntzaile batzuk badaude, hauek, gestio edota planifikazio areatan egiten dute lan; esaterako, marketin asesoreak edota merkatuaren inbestigazio enpresak.
Marketin asesoria batek bezeroak laguntzea zein kontsumitzaile merkatu diren gako euren interesetako du helburu. Honez gain, jakitea nola ailegatzea kontsumitzaileengana ere du helburutzat. Horregatik, horrelako enpresa laguntzaileak beharrezkoak dira kanpainia publizitario bat egiteko .
Honez gain, marketin asesoria batek bere osotasunean egiten duen lanen artean, agentzia publizitario bati gomendioak ematea da; adibidez, estrategia falta dagoela, marketin digitalarekin gehiago familiarizatuta egotea edota beharrezkoa dela jakitea zer den gaizki ateratzen ari den arazoa.
Hau ikusita, esan dezakegu prozesu publizitarioaren barnean oso garrantzitsuak direla enpresa laguntzaileak; hauek daukaten esperientzia eta ezaguera espezializatuarengatik.
Lana egin ahal izateko, talde laguntzaile hauek eta agentziek lotu beharko dute euren lana eta jakinduria osotasunean talde sare bat sortu ahal izateko. Beraz, talde laguntzaile eta agentziaren artean ondo planifikatzen eta antolatzen ez badira, agentzia askok kritikatzen duten akatsak egingo dituzten. Ondorioz, lan egokia egiteko ezinbestekoa da agentzien eta enpresa laguntzaileen arteko harremana harmonikoa izatea.
GALDERAK
1- Agentzia publizitarioei laguntzen dieten enpresak ze arlotan sailkatzen dira?
a) Produkzio grafikoko arloa
b) Ikus-entzunezko arloa
c) Asesora/ inbestigazio enpresen arloa
d) Aurreko hiru erantzunak egokiak dira
2- Zein enpresak egiten du lan produkzio grafikoaren arloan?
a) Marketin asesoreak
b) Infografiak
c) Inprentak
d) Bideo produktorak
3- Aukeratu erantzun egokia
a) Agentzia on batek beste komunikazio enpresekin harreman onak izateak zerbitzu gehiago eskaintzera eramaten die euren bezeroei.
b) Marketin asesoria batek ez ditu gomendiorik ematen
c) Modeluen agentziatan bi motatako zerbitzuak eskaintzen dituzte: modeloa kontratatzea eta grabatzea
d) Argazkilaririk goraipatuenak argazkilari profesional gisa egiten dute lan
4- Aukeratu egokia EZ dena:
a) Produkzio fasean soinu eta irudien edizioa egiten da
b) Aurreprodukzioan produkzio estrategia zehaztu eta planifikatu egiten da
c) Produkzio fasean profesionalak eta produkzio materiala beharrezkoak dira
d) Postprodukzioa publizitate bideoen azkenengo fasea da
5- Aukeratu ikus-entzunezko arloan lan egiten duten enpresak:
a) Soinu-estudioa eta zine-produktorak
b Inprenta eta fotokonposizio enpresak
c) Argazkilari eta diseinatzaileak
d) a eta c erantzunak egokiak dira
BIBLIOGRAFIA
-Las empresas publicitarias - Joseba A. Etxebarria:
erreferentziak:
- Jacoste Quesada, José. El productor cinematográfico.
- Bebe, Kami. Introducción a la Producción Cinematográfica.
-Soinu-estudioak: https://www.lpi.tel.uva.es/~nacho/docencia/ing_ond_1/trabajos_01_02/estudios_de_grabacion/introduccion.html
-¿Que hace una consultoría de marketing? - Karina Velázquez :
No hay comentarios:
Publicar un comentario