Agur Lehen lauhilekoari
Oraindik astebete falta da eta horrez gain azterketa finala, hala ere lauhileko hau bukatutzat eman daiteke. Ikasleok jada, irakasleak ebaluatzen hasiak garelako, inoiz irakurriko ez diren ebaluaketa horiek egiten. Denok gabonetako oporrak buruan ditugula gaude, ikasleok, irakasleak... Horrenbestez hausnarketa txiki bat egiteko garai heldu da.
Bigarren kurtsoa hasi eta non aurkitzen ditugun, gure sektorean eragin handirik izango dituzten irakasgaiak. Non konturatzen garen alde teorikoari, praktikari baino garrantzia gehiago ematen zaiola. Nire ustez kontrakoa izan beharko lukeeneena. Baina unibertsitatean gaude, gurea ikastea da eta ez egitea, onuragarria? Agintarien ustetan bai. Proiektu batzuk burutzeko ere eskatu zaigu eta egin dugu. Errekurtso eta ia ezagutzarik gabe. Jada gauza batzuk egiten jakin behar dugu, gure kabuz ikasita. Hau ez da arazo handi bilakatu gure artean, hala nola zeozer egitea lortu dugulako. Arazoa errekurtsoena da. unibertsitateak material andana du, "ikasleen zerbitzura", baina ezin dezakegu erabili nahi dugunean.
Kritikak alde batera utzita ikasitakoarekin hasiko naiz. Lehenengo ikasgaia, edo zuk bakarrik egiten duzu zerbait edo akabatuta zaude, "Do it yourself" filosofia martxan jarri behar da. Hala ere ezin da esan, ez dagoela ikasteko ezer EHUn, baita bai hobetzeko ere. Publizitateko graduan sartu eta lehenengo maila kazetari izaten ikasten da, bigarrenean, lehen lauhilekoan, beste horrenbeste, baina publizitatearekin ere kontaktua dago, gutxi baina bai. Laburbilduz, asko dago egiteko programa egoki bat burutzeko. Honek ez du esan nahi ez dela ezer ikasten. Lauhileko honetan, marketinaren oinarriak ikasi ditugu, kanpaina bat nola burutu etab. Eta azken batean gure etorkizunerako garrantzitsuena izango dena, sektorea nolakoa den ikusi dugu. Profesionalak ezagutuz eta beraien lan estiloa eta metodoak.
Hitz hauen ostean, norbaitek zerbait gehitu nahi badu gonbidatuta dago. Zerbait gehiago ikasi duen esanez edo zerbait gehiago ahaztu duen (ezetz espero). Azkenik proposamenik dagoen, etorkizuneko publizizten formakuntza hobeago izateko.
1 comentario:
Eskerrik asko Andoni, ez dakit gure asignaturaren bloga foro egokiena den honelako hausnarketak egiteko, baina egiten ari garenaz hausnarketa egitea ona da beti. Beharbada oso ideia ona izango zen taldeak bere blog propioa izatea elkarlana egiteko eta hausnarketak, berriak, edukiak, informazio-iturriak eta abar konpartitzeko. Gure asignaturari dagokion esparruan guzti hori egiteko asignaturaren bloga prestatu nuen.
Eta zure hausnarketaren gainean zerbait esango nuke. Baliteke unibertsitateak (instituzioak) egiten duena aldatzeko posibilitate txikiren bat izatea, eta hori egiten guztiok saiatzea ondo legoke. Baina gehien aldatu eta hobetu ahal duguna da guk geuk egiten duguna. Horretatik hastea da emankorrena. Publizitatearen peto-petoak diren asignaturetan ondo eta gogoz ikasten eta lan egiten bada, graduan zehar oso gauza interesagarriak eta aplikagarriak ikas daitezke. Aurrera ba!
Publicar un comentario