Arratsalde on guztioi!
Pasa den astean klasean teoria ematen ari ginela, El Sol
Jaialdiari buruzko zertxobait sartu zen Josebaren azalpenetan, eta gutako inork
ez zekien zeri buruz mintzatzen ari zen. Beraz, informazioa bilatu eta lerro
gutxi batzuetan laburbildu dizuet jaialdia zeri buruzkoa den:
Gaur egun El Sol izenarekin ezagutzen den jaialdia
Komunikazio Publizitarioaren Jaialdi Iberoamerikarra da, 1986.urtean jaioa. Komunikazio Publizitarioko Agentzien Elkartearteak (AEACP - Asiciación Española de Agencias de Comunicación Publicitaria) Espainian egindako publizitatearen sormena bultzatzeko xedearekin sortu zuten. Horrela, espainiako publizitatea lehiaketa
batean bildu zuten, izena emateko onarpena, epaimahai eta sari banaketa zeukana. Jaialdiarekin publizitate-kanpainarik onena identifikatzeko topaketa sortu eta lanbidea
hobetzea bilatzen zen.
Esan bezala, 1986an izan zen lehenengo edizioa, Marbellan
ospatua. Hala ere, bigarren ediziotik aurrera Donostira eraman zuten egoitza, azpiegitura egokiak eta nazioarteko jaialdiaren egoitza izatearen esperientzia zituelako.
2003.urtean, jaialdia portuges eta gaztele hizketa dituzten herrialde guztietara zabaldu zen jaialdia (AEBko alde hispaniarra barne). Honekin mundu mailako tendentzia publizitarioak ezagutzea lortu nahi zuten.
2012.urtean egoitza Bilbora mugitu zuten (2019ra arte
iraungo duena). Aurten, 2015ean, Euskalduna antzokian 30.edizioa ospatu da maiatzeko 28tik 30era. Jaialdiak 240 sari banatu izan ditu 13 herrialdetik etorritako 83 agentzia publizitarioen artean.
Gaur egun, 2500 pieza baino gehiago parte hartzen dute El Sol-en eta
1500 pertsona baino gehiago berturatzen dira urtero.
- Komunikazio komertzialeko onarpen soziala eta informazio-gizartean bere ekarpena hobetzea.
- Komunikazio komertzialeko eremuan sormena piztea.
- Nazioarteko kooperazioa bultzatzea (parte hartzen duten erakundeen artekoa).
- Komunikazio komertzialeko debatea, planteamenduak eta inplementazioa bultzatzea informazio-gizarte berriari jarraiki.
El Solek, spot eta abarren aurkezpenak egiteaz eta hauek saritzeaz gain, beste hainbat ekintza
ere bultzatzen ditu profesionalek, horrela, ikasteko: adibidez, Latinoamerikako sormenean ezagutza eta talentu handia dituztenekin konferentziak programatzen ditu.
Titulua: La invasión del pez león - terriblemente delicioso
Marka: Pez león
Iragarlea: Ingurumen ministerioa
Herrialdea: Kolonbia
Amaitzeko, guri interesantzen zaigun zerbait uzten dizuet:
"Gazte sortzaileak" izena duen sail batean Publizitate eta HHPPtako ikasleek partzen hartzeko aukera ematen digute. kasu honetan, epaimahaiak planteamendua eta sormen-estrategia sarituko dute, produkzioa alde batera utziz.
Beraz, interesa, gogoak eta ideia honak badaukazue hemen duzue aukera zuen lana ezagutzera emateko. Hemen briefinaren linka uzten dizuet.
Informazioa: http://elsolfestival.com/ -tik hartua.

1 comentario:
Eskerrik asko Irene. Informazio gehigarri moduan bakarrik esatea azken hiru urteetan gure sailak doako sarrerak eskeni dizkiela El Sol festibalera joateko interesa adierazi duten ikasleei. Beraz, erne ibili festibalaren garaian, baliteke unibertsitateak dohanik joateko posibilitatea ematea.
Publicar un comentario