Klasean orain arte publizitatea egiteko hainbat modu ikasi ditugu. Hala ere, gaur egun bada beste aukeren gainetik dagoen metodo berri bat, biraltasuna. Azken aldian, geroz eta erabiliagoa da, izan ere, emaitzetan hobekuntza nabarmenak ikusten dira. Beraz, artikulu honetan biraltasunaren kontzeptua eta erabiltzen dituen tresnak edo estrategiak azalduko ditugu.
Marketin biral, buzz marketina edo “buzz” besterik gabe, oso hitz erabiliak dira interneti buruz hitz egiten dugunean. Baina mundo guztiak ez daki zertan datzan. Gutxi batzuek horren inguruko ideia bat dute, baina ez dute bere osotasunean uelrtzen. Aurretik aipatu bezala, artikulu honetan marketin birala zer den azalduko dizugu, eta zergatik izan daiteken herramienta interesgarri bat gure gelakideentzat. Gainera, hainbat adibide jarriko ditugu.
Lehenik eta behin marketin birala zer den azalduko dugu. “Biral” esaten zaio birus kontzeptuarekin zerikusia duelako. Birus bat pertsona batetik bestera pasatzen zabaltzen da. Kontzeptu hau marketinera eraman ezkero, marketin birala pertsona batetik bestera mezuen (bideoak, publizidadea, promozioak,etab) transmisio da. Eta kontzeptu honek indar gehiago hartzen du internet eta sare sozialei buruz hitz egiten dugunean. Gaur egun, publizitate bideo bat edo notizia bat azkartasun handis sare sozial guztietatik pasa daiteke.
Anglizismoa erabiltzen dugunean, “buzz marketina” esan daiteke, baino zergatik “buzz”? Buzz hitzak burrumba esan nahi du. Eta marketinaren kasuan “buzz” edo “burrumba” mundu guztia gauza berdinari buruz “hitz egiten” dagoenean sortzen da.
Hainbat izan dira marketin biraleko fenomenoak; adibidez, Gmail posta elektronikoaren zerbitzuaren garapena eta nagusitasuna Gmail iadanik erabiltzen zuten erabiltzaileen eskutik gertatu zen, Gmail zerbitzua erabiltzen ez zuten erabiltzaileei Gmail erabiltzaileen mezuak heltzen zitzaizkionean. Fenomoenoa ohikoa da Youtuben ere, asko ikusten diren bideoen bisita kopuru handiak ikusleen ahoz ahoko gomendioengatik gertatzen baitira sarri.
Kanpaina bat birala bihurtzeko 3 atalak:
-Tastemakerrengatik aurkitua izan behar da, edo influentzia handia duen eta bere komunitatearekin gauzan konpartitzen dituen persona batek.
- Komunitatearen parte hartzea, hau da, komunitatea fenomenoaren parte bihurtzen denean, difunditzen edo zerbait egiten.
- Sorpresa efektua
Horiek dira “kultura berriaren” eta “medio berrien” ezaugarriak, zein denok dugun parte hartzeko aukera. Kultura berri bat non audientziak erabakitzen duen zer izango den popularra.
-“Pasa ezazu”: Mezua beste erabiltzaileei pasatzera animatzen dute. Ohikoenak mezu kateak dira, bukaeran birbidaltzeko eskaera izaten dutenak. Eraginkorrenak umorezko bideo motzak dira, jendeak bere kasa birbidaltzen ditu eta. Mota hauetako kanpaina asko telebista iragarki gisa hasten dira, eta ahotik ahora hedatzen dira internet bidez.
-Biral-pizgarrria: mezua birbidaltzeagatik edota norbaiten posta helbidea emateagatik ordainsari bat eskaintzen da. Bidalketa helbideak handitzeko era bat da.
- Ezkutuko Marketina ere beste kanpaina auekra bat da: "Aztarnak" agertzen dira jendeak "misterioa" ikertzera bultzatzeko (adibidez, grafitiak agertzen dira hiri ezberdinetan gako hitzekin).
- Jarraitzaileen taldea: Estrategia honetan erabiltzaile batek enpresa/produktu baten sustapen ezberdinak komentatzeko eta jarraitzeko hainbat euskarri sortzen ditu (web orrialdea, interneteko foroa, mikroblogging kanala, eta abar). Eta azkenik, Zurrumurru-marketina: Egokia edo gustu onaren mugan dauden iragarki, albiste edo mezuak dira. Honen eztabaidak zurrumurru eta ahoz ahoko bidez publizitatea sortzen du.
Sare sozialak gaur egun oso presente ditugu egunerokotasunean, eta geroz eta gehiago marketinean. Zuk bideo barregarri bat eskegi dezakezu Youtuben eta gero linka zure Facebookeko kontuan partekatu. Zure lagunek gustoko badute, klik egingo dute “like” delakoan, hau zure lagunaren lagunek ere ikusiko dute. Beste hitz batzuetan, zure publiko bakarra ez dira zure lagunak soilik izango. Facebooken zure lagunek “partekatu” botoian klikatu dezakete eta hau egiterakoan zure post-a osorik haien perfilean jarriko dute tamanina handiago batean bere lagunek argi ikus dezaketen. “Partekatu” botoi hau esango genuke biraltasuna errazteko gakoa izango litzakela.
Eta twiterreko konturik baduzu, bideoaren linka tuiteatu dezakezu nahi duzun beste alditan. Zure jarraitzaileek gustoko badute retuiteatuko dute kate baten moduko bat sortuz. Beraz, zure bideoa zenbait pertsonek ikusi eta promozionatu ahalko dute.
Biraltasunaren oztopoak:
- Tamaina: Biral edukia bideoklip bate do video zati bat bada, handiegia izan daiteke hartzailearentzat. Hala ere, teknologia berria arazo horiek desagertaratzen ari da internet geroz eta azkarragoa doan einean.
- Medioaren formatua: Marketin viral kanpaina batek ez du arrakastarik izango mezua ez badago jende gehienak erabiltzen duen formatuan; adibidez, software zehatz bat bada eta ez erabilpen orkorrekoa.
- Korreora lotutako fitxeroa: Jende asko viral marketina jasotzen du ofizinan dagoen bitartean, antibirusak kanpainaren softwarea detektatu dezake eta deuseztatu.
- Referenzazio sistema: Kanpaina viral batek arrakasta izateko, erabiltzeko erraza izan behar da. Adibidez, promozioa joku eta lehiaketa moduko bata da, veste norbaiten e-maila sartzeko eskatzea bukaerako aukera bat izan behar luke eta ez hasierako obligazio bat.
- Sabotajea: Gaur egun, gerta daitekeena da kanpaina viral horren benetako mezua aurkitzea eta sare sozialetan barrena irekitzea. Horrek izugarrizko atzerapena sortu dezake.
Bukatzeko, adibide argi bat azalduko dugu. Bartzelonako liburu denda berriaren promozioa. Bideo honen kasuan. Liburu denda berri bat promozionatu nahi zuten.
Eta zer egin zuten? Ideia original bati gogor eldu zioten eta honako hau da bideoaren egoera: Hipster batzuk liburutegi bat lapurtzen dute gauez, mini batekin eskapareta puskatzen dute. Baina ez dute dirua lapurtzen, baizik eta bertako liburu “alternatiboak”.
Bideo honek bai erakartzen duela jendearen arreta! Ia preuspuestorik gabeko bideoa da. Egun bakar batean 40.000 bisita baino gehiago lortu ditu! Honek zer esan nahi du? Marketin birala betiko marketin konbentzionaletik, arauak jarraitu, zerbait perfektua egitetik, oso urrun dagoela. Mundu guztiak sarean jartzen duen bideo berdina egiten baduzu, ez du inoren arreta deituko. Aldiz, bideo original, umoretsu, ikono batekin erlazionatua, intuitiboa, etab, egiten baduzu, arrakastatsua zateko aukera handiak ditu.
Erakutsitako datuekin, azken urteotan biraltasunak gorantza doala ikusi daiteke. Interneteko jokoek, bideoek, testuek, etab, geroz eta indar gehiago dute. Beraz, orain da momentua metodo hau lantzeko.
GALDERAK
“Buzz” hitzaren esanahia:
-Aplikazio bat da
-Bilatzaile bat da
-Sare sozial bat da
-Biraltasuna da
Birusak marketin munduan zera esan nahi du:
- Gaixotasunak transmititzen ditu
- Bideoak, testuak... transmititzen ditu
- Eguneroko berriak transmititzen ditu
- Txat baten modukoa da
Biraltasun bidearen oztopoetako bat (...) izan daiteke:
- Sabotajea
- Jarraitzaile taldea
- Zurrumurrua
- Ezkutuko marketina
Iratxe Reparaz
Maialen Elorza
HIPERBINKULOAK:
Buzz: http://en.wikipedia.org/wiki/Marketing_buzz
Bartzelonak liburutegiaren promozioa:
http://www.playgroundmag.net/noticias/actualidad/destrozar-libreria-hace-viral_0_1442255767.html
Bideoa liburutegi: https://www.youtube.com/watch?v=U-X2sG908Q4
Kanpaina biral motak: http://es.slideshare.net/kevasquez/marketing-viral-definicin-y-tipos
(iturri gehiago ere)
%2B21.39.34.png)
%2B20.32.28.png)
%2B20.32.45.png)
No hay comentarios:
Publicar un comentario