APLIKAZIOAK
Lehenengo aplikazioak 90eko hamarkakoak dira, agenda, arcade games bezala ezagutzen direnak. Oso oinarrizko funtzioak betetzen zituzten eta diseinua oso sinplea zen, baina aplikazioen eboluzioa oso arin eman zen teknologia wap eta datuen transmisioei esker. Hau Apple Iphone mugikorren garapen oso bizkor batekin lagunduta etorri zen. Baina Android-ek, Smartphone proposamen garrantzitsuetako batek, Iphone garapen sistemari konpetentzia egiten hasi zitzaion, eta hortik hasi zen aplikazioen eboluzioa. Gaur egun aplikazioak mota askotakoak izan daitezke, dohainikoak, ordaindurikoak… Aplikazio hauek bi garapen sistemetan garatzen dira gehienbat (gehiago daude): Apple-en IOS eta Google-ren Android.
Aplikazioak erabiltzeko plataformak
Gaur egun, Android munduko mobileko sistema eragile erabiliena da. Azken txostenen arabera, mila miloi gailu baino gehiago dira Android erabiltzen dutenak. Mobillak eta tabletak dira batez ere Android gehien erabiltzen duten gailuak baina portatiletan, telebistan … ere aurki daiteke. Andoid Linux sistema eragilean oinarritua dago, biak filosofia berdina elkarbanatzen dute: Software libreak dira, erabiltzaileak nahi duen erara egokitu diezakeena.
Android enpresa txiki bat izan zen hasieran baina 2005ean Google-ek erosi zuen. 2007an Android sistemarekin “Alianza de Dispositivos Abiertos” izeneko multinaziolen asozio bat sortu zen, asoziazioaren barnean Intel, LG, Sony, Samsung eta Google zeuden. Momentu hartatik gaur eguneraino, Android-en merkatu kuota gero eta handiagoa izan da.
Android-ek gaur egun duen arazo larriena fragmentazioa da, hau da, milaka gailu ezberdinentzako (mobillak, tabletak, erlojuak…) bateragarria izateak bere arazoak ditu. Gailu guztiek ez baitdituzte ezaugarri tekniko berdinak, adibidez tableta batek telefono mobil batek baino prozesadore indartsuagoa dauka, pantaila handiagoa… orduan sistema eragilearen errendimendua ez da berdina gailu guztietan. Android-en erabiltzen den garapen plataforma Java da.
IOS Apple-eko dispositibo mobilak (tabletak eta telefono mobillak) erabiltzen duten sistema eragilea da. IOS sortu zenean, Iphone telefonoarentzako sortu zen baina geroago beste gailu desberdinetarako ere erabili zen. 2007ko urtarrilean argitaratu zen OS X izenarekin, baina 2010ean IOS izena jarri zioten. IOS Apple markako gailuetan bakarrik ikusi daiteke. 2008an Apple-ek IOSerako garapen kit bat atera zuen, horrela, mundu osoko programatzaileek IOSerako aplikazioak hasi ziren egiten. Momentu hartatik gaur eguneraino “Aplikazioen aroa” deituriko garaia hasi zen.
Iphone-aren irteerarekin Apple-ek telefonia mugikorraren mundua eraldatzen du, momentu hartatik Apple izan da Smartphone telefonoen aitzindari nagusia. Iphone-a hobetzen joan da hardware indartsuagoak erabiliz… baina aurrerapen garrantzitsuena Retina pantaila erabiltzearena izan da, hau da, irudiak pantaila tamainu berdinean pixel dobleetan ikus ahal izatea. 2008an Apple-ek Ipod ateratzen du, IOS-arekin eta gailu honetan ere aplikazioak erabili daitezke. 2010ean Apple-ek Ipad ateraten du, hau ere, IOS-ekin eta aplikazioak erabiltzeko.
Fragmentazioa ez da arazoa IOS-en, aplikazioak sortzerakoan gailu guztietan errendimendu maximoa ematen dute. Honen arrazoi printzipala IOS Apple gailuetan bakarrik aurkitzean, gailu guztietako aplikazioak denbora berdinean eguneratzen direla da. IOS-ek erabiltzen duen garapen plataforma X-CODE da, hau ere, Apple markarena.
Multiplataforma garapena:
Multiplataforma garapena aplikazio bat edozein sistema eragile eta edozein gailuetan ikusteko erabiltzen den teknika da. Abantaila nabarmena, target handiagoa edukiko duenarena da. Desbantaila nagusia, aldiz, aplikazio horrek ezin izango dituela sistema eragilerako garatuta dauden beste aplikazio baten aukerak izan, adibidez, kamera erabiltzea, disko gogorra...
Horren arrazoi printzipala multiplataforma garapenak HTML erabiltzen duelako da. HTML erabiltzean, aplikazioak nabigatzaileekin irekitzen dira, Safari IOS-en eta Chrome Android-en, hortaz, aplikazioak baino web orrialdeak direla esan dezakegu.
Aplikazio jaitsienak
Android-en Google Play Store izeneko denda birtualetik jaisten dira aplikazioak. Google Play Aplikazio jaitsienen artean aipatzekoak dira sare sozialetako aplikazioak direla gehienbat (Watsap, Facebook, Instagram…) eta ordaindu beharreko aplikazioetan bideojokoek hartzen dutela garrantzia (Minecraft, Worms, Monopoly…)
Iturria: Google Play
IOS-en App Store izeneko denda birtuala erabiltzen da aplikazioak jaisteko. Aplikazio gehienak IPhone eta IPad gailuentzako dira baina Mac ordenagailuentzako ere daude.
Iturria: MacLovers
Gizartearen erantzuna
Espainian telefono mugikorraren erabilera oso handia da, herritarren %95-ak mugikorra du. Datu hauek ikusita ez da harritzekoa enpresek haien marketin planak telefonia mugikorrera zuzentzea. Aplikazioak sortuz, enpresak bezeroengan inpaktu berezia lortu nahi du, baita harreman hobeagoak lortu. Lehen aipaturiko garapen sistemen artean ere diferentzia nabarmenak ikus daitezke: Jendeak ez du ikuspegi berdina Apple eta Android-en, bezeroek Apple marka altuago posizionatzen dute Android baino. Apple markaren baloreak askoz ere indar handiagoa dute, Apple-en marka baloreak hurrengoak dira: diseinu erakargarria, erraza eta erabilgarria, modernoa, innobazioan lidergoa...balore hauek konfiantza ematen die bezeroei aplikazoen erosketak egiterako orduan.
Iturria: Activate
Grafikoan ikus daitekeenez, Androiden dohainik diren aplikazioak askoz ere gehiago jaisten dira ordaindu behar direnak baino, honek erakusten digu Androidek bezero gehiago eduki arren, hauek ez daudela prest dirurik ordaintzeko. Apple-en ordea, alderantzizkoa gertatzen da: Dohainik diren aplikazioetatik ordaindu behar diren aplikazioetarako dagoen diferentzia ez da hain handia.Horrek erakusten digu, Apple-en dauden bezeroek ordaintzeko joera dutela.
Publizitatea Aplikazioetan
Aplikazioetan egindako publizitatea %500-eko igoera izango du hurrengo 5 urteetan. Hori aldarrikatu du Jupiter Research konsultoriak “Publicidad móvil” deituriko txostenean. Bertan azaltzen den bezala, kriston igoera hau posible izango da, inbertsioen berreskuraketa emango delako marketinean eta euskarri publizitario tradizionalen eboluzioa, iragarki interaktibo eta eraginkorragoak sortzeko.
Ikasketa honek aldarrikatzen duen bezala, gaur egungo inbertsioaren % 70a aplikazioetan agerikoa smartphonetan kokatzen da, smartphonen erabilpenaren portzentaiaren igoerak bultzada garrantzitsu bat eragingo du erdi epe batean.
Tabletak eginkizun garrantzitsu bat jokatuko dute, beraz 2018an publizitate inbertsioa dispositibo horretan %50ko erlazioa mantenduko dituzte smartphonekin.
Atera dezakegun datu interesgarria, aplikazioen deskargen kopurua 2018 urtera arte nabariki igoko delarik, gehien egindako publizitate inbertsioak, In App deiturikoak, mugikorreko apikazio sozial handien eskuetan geldituko dira; Twitter eta Facebook direnak.
Siam Rowlandas, txosten honen idazleak jarrera baikorra du, garatzaile txikien aukerei buruz hitz egiterakoan. “ Mugikorrean publizitatearen industriak heldutasuna lortuz dihoala, publizitate irtenbideak sofistikatuagoak izango dira, gehienak bere kokapen propioa erabiltzen dute gailentasuna eragiteko eta, teknologia formatu berri hauek, mesede egingo die mugikorreko publizitatean dauden partaide guztiei” aldarrikatu du autoreak.
2018an espero den gastuaren aurreikuspenen arabera, urte horretan emango den kantitatea 39 milioi eurokoa izango da, iragarpen honek asko urruntzen da gaur egungo 13 milioi euroko gastuarengandik.
Rich Mediako formatu berrietan egindako inbertsioak publizitate tradizionalean egindakoa baino askoz ere altuagoa da 2018an, eta formatu berriak agertuko dira non aplikazio hobetuak eta interaktiboagoak sortzeko gai izango direnak.
Gure ustez…
Aplikazioak duela gutxi sortu izan diren arren, hazkunde handia izan duten software-ak izan dira. Honek aukera berrien sorrera eragin du, hala nola, marketin teknika berriak sortzea, adibidez “mobile marketing” deturikoa. Gainera jendearengana iristeko bide berriak sortu dira, izan ere, jendea egunean 24 ordu konektaturik egotean enpresek haiekin komunikazio estrategia desberdinak erabiltzea eragin du. Etorkizunerako beste metodo edo teknika desberdinak egiteko beharra sortu da izan ere merkatu hau etengabeko eraldaketa prozesuan dago.
Ainhoa Bernaola, Mikel Lozano, Unai Garmendia
3 GALDERA
IOS zein markaren garapen sistema da?
-Apple
-Google
-Samsung
-Android
Innobazioa (…) markaren marka balorea da.
- Samsung
-LG
-Apple
-Balay
Zein gailutan inbertitzen da gehien publizitatean?
-Smartphone-ak
-Tablet-ak
-Ordenagailuak
-Telebistak
No hay comentarios:
Publicar un comentario