Mostrando entradas con la etiqueta komunikazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta komunikazioa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 27 de octubre de 2021

ELEVATOR PITCH

 Egindako Podcast-aren eta komunikazio munduko profesionalarekin, Nagore Garcia Sanz-ekin, izandako elkarrizketaren harira, Elevator Pitch izenekoa aurkezten dizuegu.


Elevator Pitch-aren oinarrizko ideia mezu bat kondentsatzea da, segundo edo minutu gutxiren buruan norbaiten arreta erakarriko duena. Igogailu batean bageunde bezala eta segundo gutxi batzuk besterik ez bagenitu bidaia partekatzen dugun pertsonari gure burua aurkezteko.


Garciak, honen garrantzia azpimarratu zigun hainbat alditan: Zein garrantzitsua den gure marka pertsonala sortzea eta gure curriculumean daukagun lizentziaturaz gain nor garen jakitea eta hori komunikatzeko kapazak izatea . Nor gara? Zer eman behar dugu? Zerk bereizten gaitu besteengandik?

Hori Elevator Pitch batean esateko gai izan behar gara. 

Hona hemen Nagore García Sanz-ek bere web gunean duen adibidea: https://youtu.be/G-vqKBqvc6A (bideoa)

Bere web gunea: https://nagoregarciasanz.com/sobre-mi/




Aipamena:

Comunicación y Estrategia Digital. Nagore Garcia Sanz. (2021, martxoa). Nagore García Sanz. https://nagoregarciasanz.com/




miércoles, 10 de diciembre de 2014

Steve Jobs bezala komunikatzen ikasi

Hitzegin gabe ere komunikatu daiteke eta pertsuasio kapazitate hori edozein adinetan lortu daiteke. Normalean, kapazitate hori publizitarioei eta komertzialei atxikitzen zaie baina mota guztietako profesionalentzat lagungarria izan daiteke. Gai guztietan egiten ditugun praktikekin lotuz igo dut dokumentu hau, aurkezpenak egiterako orduan oso baliagarria izan daitekeelako.
(Iturria: Expansión.com)

viernes, 17 de octubre de 2014

KOMUNIKAZIOAREN HISTORIA MODU DIBERTIGARRI BATEAN AZALDUTA

Azkenaldi honetan komunikazioari buruz aritu gara klasean. Denok dakigu komunikazioa beharrezkoa dela eta aintzinatik datorren gauza bat dela. Egia da komunikatzeko erak asko aldatu direla baina modu batera edo bestera beti erabili izan dugu. Horregatik, oso garrantzitsua da ondo komunikatzen jakitea. Konturatu gabe etengabe erabiltzen dugun zerbait bat da : whatsappean gabiltzanean, lan bat aurkezten dugunean, norbaitekin hizketan gabiltzanean, keinuak egiten ditugunean eta abar luze bat. Komunikazioaren garrantzia azpimarratzeko bideo hau ikustea gomendatzen dizuet, kontuan har dezazuen zein garrantzitsua den komunikazioa gure eguneroko bizitzan eta hare gehiago ondo erabiltzen jakitea.