miércoles, 27 de octubre de 2021

ELEVATOR PITCH

 Egindako Podcast-aren eta komunikazio munduko profesionalarekin, Nagore Garcia Sanz-ekin, izandako elkarrizketaren harira, Elevator Pitch izenekoa aurkezten dizuegu.


Elevator Pitch-aren oinarrizko ideia mezu bat kondentsatzea da, segundo edo minutu gutxiren buruan norbaiten arreta erakarriko duena. Igogailu batean bageunde bezala eta segundo gutxi batzuk besterik ez bagenitu bidaia partekatzen dugun pertsonari gure burua aurkezteko.


Garciak, honen garrantzia azpimarratu zigun hainbat alditan: Zein garrantzitsua den gure marka pertsonala sortzea eta gure curriculumean daukagun lizentziaturaz gain nor garen jakitea eta hori komunikatzeko kapazak izatea . Nor gara? Zer eman behar dugu? Zerk bereizten gaitu besteengandik?

Hori Elevator Pitch batean esateko gai izan behar gara. 

Hona hemen Nagore García Sanz-ek bere web gunean duen adibidea: https://youtu.be/G-vqKBqvc6A (bideoa)

Bere web gunea: https://nagoregarciasanz.com/sobre-mi/




Aipamena:

Comunicación y Estrategia Digital. Nagore Garcia Sanz. (2021, martxoa). Nagore García Sanz. https://nagoregarciasanz.com/




No hay comentarios: