Mostrando entradas con la etiqueta autoheziketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta autoheziketa. Mostrar todas las entradas

jueves, 19 de octubre de 2023

Omnikanalitaterako bidea Forum Sport-en (Online)

Omnikanalitaterako bidea Forum Sport-en (Online)

Prestakuntza-ibilbidea ixteko jardunaldia merkataritza elektronikoan.

Erosketa-esperientzia omnikanal baten egunerokotasuna antolatzeak eta kudeatzeak eskakizun zorrotzak ditu. Bezeroen ohiturak aldatzen dira, komunikazio- eta erosketa-kanalek bilakaera bat dute eta zure enpresa osatzen duten pertsonak aldatzen dira. Agertoki horretan, nola kudeatu marka-esperientzia?

Forum Sporteko Komunikazio, Publizitate eta Eduki Omnikanalen MKTG zuzendari Jesús Beamonte Ajuriak Forumeko esperientzia partekatuko du, 2001ean bere ecommerce-a ireki zutenetik gaur arte. Hizkera argi eta ulergarrian, azalduko digu gure enpresan zer alderdi tekniko, komunikaziozko eta antolakuntzazko zaindu behar ditugun esperientzia omnikanal ezin hobe bat eskaintzeko.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak...
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak.

sábado, 12 de septiembre de 2020

sábado, 5 de octubre de 2019

Enpleguaren etorkizuna

Aupa ikasle, bideo hau ikustea biziki gomendatzen dizut lehenengo ikasgaian garatu dugun edukia gure gizatearen testuinguruan hobeto  jartzeko eta ulertzeko.


martes, 1 de septiembre de 2015

Informazio-iturrien aipamena egiteko arauak

Asignaturetan eta blog honetan egiten dituzuen ekarpenetan erabilitako informazio-iturriak egoki aipatu behar dira. Hau lan proiektuetan ere garrantzitsua izango da. Beraz rraduan zehar eta gradu amaierako lana egiteko unean ere informazio-iturrien aipamena egiteko arauak ezagutzea oso baliagarria izango da. Horrexegatik dokumentu hau ekarri dizut:



Word prozesadorean egiteko bideoa:

viernes, 19 de septiembre de 2014

Ikasleen zenbakiak e-gelan daude

Ikasle bakoitzak kudeatu behar duen ebaluazioaren atalerako fitxa betetzeko zenbakiak e-gelan daude. Eskerrik asko.

martes, 3 de marzo de 2009

Publizitate profesionalen arteko eztabaidak


Ikasleek asignaturan hartu duten ezagutzarekin posiblea da komunika.info-n sortzen diren elkarrizketetan parte hartzea. Klasean hainbat dokumentu aztertu dugu publizitate-agentziaren egoera eta iragarlearekiko harremanak ezagutzeko.

Anima zaitez publizitate profesionaleekin elkarrizketetan parte hartzen.