Ikusi HEMEN
Aldaketa ugariko eta ziurgabetasun handiko testuinguru
batean bizi gara. Gure proiektuek ez dituzte betetzen deadlineak. Bezeroekin
eta hornitzaileekin izaten ditugun borrokek zapuztu egiten gaituzte, eta ez
digute laguntzen emaitza hobeak lortzen. Denbora asko ematen dugu proiektuak
zenbatesten eta planifikatzen, eta, gauzatzen ari garenean, bezeroak bere
beharrak aldatzea erabakitzen du. Ezin al zuen lehenago pentsatu?
Identifikatuta sentitzen bazara, iritsi zaizu unea tresna
eskuragarriak (zure proiektuetan lehenengo egunetik erabil ahal izango
dituzunak) ikasteko, Proiektu Taldeak askoz ere modu kolaboratiboagoan lan egin
dezan eta bezeroek eskatzen dituzten etengabeko aldaketetara egokitu dadin.
Proiektua arin kudeatzea deritzo horri, eta tailer honetan
ikasiko duzu nola egin.
Oso tailer praktikoa da, eta taldean lan egingo dugu
Arintasunaren esperientzia bizitzeko eta esperientzia hori gure egungo
proiektuetan aplikatzeko. Egin dezagun lan zuen enpresetako kasu errealen
batekin, Arintasuna proiektuen kudeaketara eramateko aplikazio praktikoa
zuentzat erabilgarriagoa izan dadin.
Gainera, tresna digital nagusien benchmarking bat egingo
dugu, proiektuen kudeaketa arina egin ahal izateko lan-eredu hibridoak gero eta
gehiago erabiltzen diren inguruneetan.
Helburua
Lan egiteko modu berriak irakastea, bezeroei balio handiagoa
eskaintzeko ahalegin txikiagoarekin, haien premia aldakorretara etengabe
egokituz.
Norentzat
Proiektuak gidatzeko, ziurgabetasuna murrizteko eta epe
laburrean emaitza hobeak lortzeko teknikak ikasi nahi dituzten zuzendariak,
proiektu-buruak edo taldeko liderrak.
Egitaraua
Proiektuen kudeaketa tradizionala – Arazoak
Proiektuen kudeaketa arina – Antidotoa
Proiektuen kudeaketaren burdinazko triangelua vs proiektuen
kudeaketaren triangelu arina
Lidergo arina proiektuen kudeaketan. Zer
pentsamolde-aldaketa dira funtsezkoak bezeroen behar aldakorretara egokitzeko?
Ikas ezazu berrikuntzako eta proiektuen kudeaketa arineko
lan-ingurune bat.
Nola jardun lankidetzan bezeroekin, kudeaketa-eredu
tradizionalaren aurrean / irismena handitzea.
Nola eman balioa aurrez aurrekoari, proiektuen kudeaketan
ezartzen diren prozesuen eta prozeduren aurrean.
Nola eskaini soluzio erabilgarriak bezeroei.
Nola egokitu etengabeko aldaketetara plan bati jarraitu
beharrean.
Zer adierazle-motak eman diezaiekete balioa taldeari eta
bezeroei proiektuen kudeaketa arin batean?
Nola identifikatu denbora galtzea eragingo luketen zeregin
guztiak?
Nola sortu gardentasuna Taldeko kideen artean komunikazioa
hobetzeko?
Nola ikasi Talde gisa une oro bezeroentzat garrantzitsuena
dena lehenesten?
Nola jarri arreta bezeroei ahalik eta denbora laburrenean
balioa ematean eta epeak ez luzatzean lan-gainkargen eta multiatazen ondorioz?
Urrutiko inguruneetan edo ekipo banatuetan proiektuak arin
kudeatzeko zer tresna digital erabili.
Hizlaria
Álvaro Sastre,
Telekomunikazioetako Ingeniaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
Ingeniari humanista, pertsonazale amorratua. Izugarri
gustatzen zaio bere lana, pertsonei eta Taldeei laguntzea beren buruaren
bertsiorik onena ateratzen. Beti balioa emanez eta lehenengo egunetik aldatzen
lagunduko dieten tresnak eskainiz.
Gaur egun, Business Agile Coach gisa dihardu, eta
proiektu-taldeei laguntzen die modu autonomoagoan eta kolaboratiboagoan lan
egin dezaten, Bezeroaren premietara egokitzeko. Besteak beste, Repsol, El corte
inglés, Dole Food, CBRE, GMP, AXA, GLOVO eta SERCIDE enpresei laguntzen die
mentalitatea aldatzen eta taldeei behar dituzten jardunbide berriak eskuratzen
proiektuak modu moldakorrago batean kudeatzeko.
Irakasle ibili da zenbait negozio-eskolatan eta
unibertsitatetan, hala nola hauetan: IEBS, Euskal Herriko Unibertsitatea, Caliko
Unibertsitatea, Monterreyko Teknologikoa, Unir, Nuclio. Arlo hauetako
trebakuntza ematen du: HR Agile eta Agile for Project Management.
No hay comentarios:
Publicar un comentario