viernes, 9 de diciembre de 2022

NOLAKO GARRANTZIA DU MARKA BATEN WEB GUNEAK MARKETIN DIGITALEAN?

3.taldeko ekarpena

2022/12/09

Gaur egun, marka edo enpresa batek duen web guneak inoiz baino garrantzi handiagoa dauka bezero berriak eskuratzerako orduan. Espazio honetan, markak/enpresak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzu guztiak ditu ikusgai ikusleak. Bertan, buyer person-ari bere arazo edo beharrak konpontzen laguntzen dion edukia bistaratzea litzateke egokiena. Eta modu honetan bisitari bat bezero bihurtzera irits daiteke. 

 

Lehenik eta behin marka baten webguneak konfiantza transmititu behar dio web gunea bisitatzen duenari. Azken finean pertsona batek marka edo enpresa berri baten inguruan lehenengo aldiz jakintza izatean egingo duen lehenengo gauza, beraien web gunea bisitatzea izango delako orokorrean. Horrek, kontsumitzaile potentzial horri, marka/enpresarengan izango duen lehenengo inpresioa izango delako eta hori desegokia baldin bada, bisitari horrek jada deskonfiantza puntu bat izango du markarekiko. Datu interesgarri moduan, lehenengo aldiz web gunea bisitatu  eta inpresio txarra izan duten  pertsonen artean,  %91ak ez du berriz ere zure web gunea berriro ere bisitatuko. Eta 10 segundu besterik ez ditu behar bisitariak web gune horretan nabigatzen jarraitu edo ez erabakitzeko. 


Bestalde, web gunea eguneratua ez izateak, sentsazio berbera eragin dakioke aurretik aipatutako bezero potentzial horri. Gaur egun ez baita ohikoa web gunea eguneratua ez izatea eta horrek negatiboko eragingo dio marka/enpresari zuzen zuzenean. 


Web gune on batek besteen aurrean autoritatea sortuko du, hala, erreferentziatzat izaten merkatuan. Honekin lotuta, oso gomendagarria izaten da web gunearen orri nagusian gehienez ere minutu bateko bideoa bat  txertatzea. Bertan, zure markak/enpresak  pertsonengan (bezero potentzialengan) zein arazo edo irtenbide asetzen duen oso bizkor azaltzeko. Web gunerik gabe ezinezkoa da Google-en egotea. Hala eta guztiz ere, egia da Google sare sozialetara zabaltzen ari dela, eta web gunerik gabeko enpresa baten bila bazabiltza, Google-en, haien sare soziala agertuko dela. Baina hori ez da gomendagarria, Googlek nahiago baitu konpainien web guneak indexatzea.



Gaur egun, web guneetara egiten diren bisiten %60a gailu mugikorretatik egiten dira. Horregatik, oso garrantzitsua da daukazun web gunea gailu ezberdinetarako egokitzea. Hau da, ondo ikustea ordenagailuetan, tabletetan baita mugikorretan ere. Zure web gunea mugikorretarako pentsatuta ez badago, ezingo da espero emaitza onak  lortzea, ezta Googlen bilaketa bat egin ostean lehen aukeretan agertzea ere. 



Amaitzeko, datu interesgarri bezala, marka/enpresa baten web gunea hiru segundu baino gehiago atzeratzen bada haren zerbait erakusten  hau da, pantaila zuri bat geratzen bada edo kargatzen denbora asko irautean badu, ohikoa da web gunea bisitatu duten pertsonen erdiak web gunetik alde egitea. Beraz, funtsezkoa da zure webgunea azkar kargatzea.



Informazio iturriak eta aldi berean interesgarriak:

https://www.youtube.com/watch?v=n218L4m_KuQ 

https://www.youtube.com/watch?v=aC4jkqpOo0A 

https://www.youtube.com/watch?v=Qr7pyS9osu8&t=475s 

https://www.youtube.com/watch?v=Zurjs2diMPU 


No hay comentarios: