3.taldeko blogerako ekarpena
2022/12/09
Nola egin sare sozialen plan bat enpresa txiki edo ertain batentzat? Enpresa orok, bere sare sozialak kudeatzen hasi aurretik egin behar lukeen lehen urratsa izan beharko litzateke.
Baduzu estrategiarik zure sare sozialetarako? Bai, (oso ondo, baina beti hobetu eta optimizatu daiketen procesu bat da) aldiz ez baduzu, ezda ezer gertatzen, beti dago horretarako astia eta, baina oso garrantzitsua da zure sare sozialetarako estrategia bat garatzea, nahi duzun bezala funtziona dezaten.
Lehenik eta behin, enpresak, sare sozialetan duen egoera aztertu behar da. Zure enpresa murgilduta dagoen sektoreko datuak zein diren aztertu behar da eta eta horrekin batera, zure lehiakideak aztertzea ezinbestekoa da, eta horretarako interesgarria da ondorengo galderak erantzutea. Enpresa/markaren lehiakideek edukia sortu ohi dute beraien sare sozialetan? Aktiboak dira? Denei erantzuten diete? Nola edo zertarako erabiltzen dituzte sare sozialak?
Bestalde, oso garrantzitsua da, zure enpresa/markaren egoera digitalaren testuingurua aztertzea. Azterketa hau kuantitatiboki zein kualitatiboki egin beharko litzateke. Hau da, ez bakarrik sare sozialetan dituzun jarraitzaile kopuruari erreparatuz. Baita enpresak/markak igotzen duen edukiaren kalitareari ere garrantzia eman behar zaio. Honek jarraintziale berriak lortzerako orduan eragin handia baitu.
Jarraian, beharrezkoa da, erabiliko diren sare sozial horiek zein helbururekin landuko diren definitzea. Zer lortu nahi du enpresa/markak sare sozialetan parte hartuz? Helburu zehatzak ezarri behar dira. Adibidez, sare sozialekin dudan helburua, marka ezagutaraztea izan daiteke; izan ere, nahiz eta aspalditik lanean egon arren, merkatuan ikuspen handiagoa behar duelako marka edo enpresak, edo bestetik, marka berria izanik, jende askok ez du horren berri eta ezagutzera eramateko erraminta bezala erabiltzea erabaki delako. Edo, beste alde batetik, sare sozialak erabili nahi ditut trafikoa nire online dendara eramateko, nire produktuak ezagutzen has daitezen eta salmentak sortzen has daitezen. Horregatik, oso garrantzitsua da zehaztea zertarako erabiliko dituzun sare sozialak.
Bestelako pautu bat sare sozialetan lortu nahi den target-a definitzea da. Zein den zure publiko objektiboa eta non dagoen. Oso garrantzitsua da buyer pertsona bat edo publiko potentzial bat sortzea. Hartara, errazagoa izango da ikustea zein gizarte-sare dagoen aktiboago gure xede-taldean. Gure publiko potentziala, 16 urteko gazteak badira, seguruenik Tik Tok eta Instagram izango dira erabiliko diren sare sozial nagusiak. Aldiz, gure xede taldea 40-45 urte ingurukoa bada, agian, Facebook ere gehitu beharko da erabiliko diren sare sozialen barruan, kanal indartsua baita lehen aipatu dugun xede talde horretara iristeko.
Lantaldearen definizioa. Beharrezkoa da nork egingo duen zehaztea. Posible da sare sozialei dagokionez, enpresa barruan lan hori banatzea eta aurrera eramatea, edo bestalde, marketin-agentzia bat azpikontratatzea haiek enpresaren sare sozialak eramateko. Sare sozialen presentzia eraginkorra lan mota batzuen araberakoa da, ez bakarrik argitaratzea, zer eduki argitaratu behar den aztertu behar da, eduki hori formatu desberdinetan sortu behar da: testua, irudia, bideoa, podcast-a. Argitaratu, kudeatu egin behar da... Beraz, nork izango du zeregin horren ardura?
Azkenik, enpresak/markak egin behar dituen ekintzak baloratu beharko lirateke. Doako ekintzak edo ordainketa-ekintzak (publizitate-aurrekontuak sare sozialetan) egingo diren zehaztu beharko dira.
Orokorrean pausu hauek jarraitu beharko lituzke marka/enpresa batek sare sozialetako plan egoki bat aurrera eramateko.
Informazio iturriak eta informazio gehigarria:
https://www.youtube.com/watch?v=qE-NAD0IlUc&t=607s
https://www.youtube.com/watch?v=-pCiO27awAY
https://www.youtube.com/watch?v=tBaWqpJQkD4
https://www.youtube.com/watch?v=0mJCgdJY9GI
No hay comentarios:
Publicar un comentario