lunes, 3 de octubre de 2022

4. taldeko 1. ekarpena

 BLOGERAKO 1. EKARPENA




Gure lehen atala denez eta talde-lanarekin hasi garenez, uste dugu interesgarria litzatekeela blog honetan estreinatzea, metabertsoari buruzko sarrera bat eginez eta horren barruan eskaini daitezkeen zerbitzuak azalduz; izan ere, esan dezakegu gure lana kontzeptu horretan oinarritzen dela eta ulertzeko kontzeptu oso berria eta konplexua dela. Horregatik, talde guztientzat lagungarri izan daitekeela pentsatu dugu.


Lehenik eta behin, metabertsoa zer den ulertu behar dugu. Horretarako, IEB Eskolak ematen duen definizioa oso egokia ikusi dugu, erraza eta ulergarria delako: 


“El metaverso es una realidad digital a la que accedemos a través de dispositivos especiales como gafas de realidad virtual o aumentada a través de las cuales podremos interactuar con otros usuarios. Cada uno de estos usuarios tendrá un avatar (su personaje en el mundo virtual) e interactuarán a través de objetos en mundos inmersivos.


Es como una segunda realidad digital en la que podremos interactuar con nuestros amigos, trabajar con nuestros compañeros, disfrutar de nuestras parejas e incluso tener un trabajo en el espacio digital.” 


Metabertsoa gure etorkizuna da, eta, horregatik, eragina izango du enpresetan, eta lan-ohiturak aldatu egingo dira bere bilakaerarekin. Nola eragin dezakeen hobeto ulertzeko, ikusi dugu bideo honek oso ondo azaltzen duela nola eragingo duen industrian eta enpresetan. Gainera, 7: 29. minutuan, marketinaren eta komunikazioaren sektorean duen eragina azaltzen du labur-labur:


https://www.youtube.com/watch?v=yN3Q-_C2RY8&ab_channel=PodcastIndustria4.0 


Azkenik, errealitate horren barruan egongo diren negozio berriak hobeto ulertzeko, interesgarria iruditu zaigu IEB Eskolaren artikulu hau ere, 10 negozio definitzen baititu metabertsoaren barruan:


https://www.iebschool.com/blog/10-modelos-de-negocio-en-el-metaverso-para-tu-empresa-tecnologia/


Gaian sakontzeko esteka interesgarriak:


https://www.iebschool.com/blog/el-metaverso-origen-definicion-y-la-apuesta-de-facebook-tecnologia/


https://talentumdigital.com/metaverso-para-empresas/


https://magazine.caser.es/tecno/que-es-metaverso-empresas/




No hay comentarios: