martes, 27 de septiembre de 2022

Nola jakin zure informazio-iturria fidagarria den?

Hamarreko lana egiteko, garrantzitsua da informatzea eta aurkitu dugun informazioa baloratzen jakitea. Baina nola dakigu gure iturriak egokiak diren gure lanerako edo ikerketarako? Urrats hauetan jarri behar dugu arreta, gure informazio-iturria fidagarria den jakiteko.


  • Aurkezpena oso garrantzitsua da webgunea zein informazio ematen duen jakiteko. Honen barruan sartuko zen webgunearen diseinua: tipologia testuala egokia da? Erakargarria da?

  • Egilea zein den jakiten pausu bat aurrera emango dugu. Lantzen ari garen gaiaz aditua bada, informazio egokia aurkitu dugula jakingo dugu. 

  • Informazioa beti publiko bati zuzenduta egongo da, publiko hori aditua bada, azalpen profesionalagoak egongo dira eta horrek sinesgarritasun puntu bat emango dio ematen ari den informazioari.

  • Oso garrantzitsua da orrialdearen eguneratzeari erreparatzea. Jakin behar dugu zer urtetakoa den ematen ari zaigun informazio hori. Gure sektorean dena oso azkar aldatzen da eta urtez urte teknizismo berriak ager daitezke.

  • Irakurtzen ari garena hipertestua bada, beti lagunduko du gaian gehiago sakontzen.

  • Edukia originala eta zuzena den begiratu behar da. Arrazoibide logikorik duen eta informazio-iturriak aipatzen dituen.

  • Bilaketari dagokionez, oso garrantzitsua da lehen emaitzan ez geratzea. Hainbat iturri alderatu eta aztertu behar dira, informazio zehatza lortu ahal izateko.

No hay comentarios: