Datorren asteazkenean, hilak 24, klase teorikoa eta praktikoa izango dugu. Jardunaldia izateko Paula Pineda irakaslearekin eskola orduak aldatu ditut. Beraz, 10:00etan Paularekin duzuen eskola izango da eta 11:30etan gure asignaturakoa.
11:30etatik 12:00etara ikasgela irauliko azalpenak izango ditugu, hau da, ikaskideek hirugarren gaiari buruzko azalpenak. Ordu erdi horretan posibleak izango direnak. Aurkezteko ordena gaur ikasgelan finkatu dugu:
1- Igone Lasuen eta Sandra Rodríguez
2.- Maddi Aguirre eta Naroa Apaolaza
3.- Emma Aldasoro eta Inma Ibarrola
Eta 12:00etan jardunaldirako denbora izango da. Gonbidaturiko profesionalak gure ikasgelara etorriko dira.
Jardunaldia eskola praktikoa da. Ordutegiaren ordu praktikoak eta teorikoak mantentzeko abenduaren 17an izan beharko genuen eskola praktikoa aurreratuko dugu. Hau dela eta, azken ostiral horretako eskola teorikoa izango da.
Eskerrik asko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario