Hurrengoa grafikoan ikasle bakoitzak izandako emaitza ikusi ahal da. Baina, emaitza horien arabera kalifikazio akademiko hipotetikoa atera dut. Beraz, ikasgelan egindako proba azterketa izango balitz, ikasle bakoitzaren emaitza hipotetikoa izango genuke. Proba hipotetiko honetan azterketa gaindituko zutenak berdez markaturik agertzen dira. Egin dudan analisi hau ikasle bakoitzak bere ikasteko prozesuaz hausnartzeko gonbidapena egiteko baino ez da. Badakigu benetako azterketaren testuingurua erabat desberdina izango dela, baina ikasgelako proba honetaz baliaturik, zure eguneroko ikasteko prozesua errebisatzea eta hobetzeko prozesuak ezartzea ondo legoke. Ikasten jakitea oso gaitasun funtsezkoa da zuretzat.
Eskerrik asko.


No hay comentarios:
Publicar un comentario