Ikasgai honen lehen praktika hau aurrera eramateko, taldekideoi ondo iruditu zitzaigun blogan egingo genuen lehen ekarpena, eskaintzen zaigun lanari lotuta egotea. Horregatik, lehen ekarpen hau, kirol erakunde bateko komunikazio zuzendari edo arduradun batetik duen garrantzia eta honek pertsonalki izan behar dituen baloreak zuekin konpartitzea ideia ona dela pentsatu dugu. Horretaz gain, komunikazioak orokorrean, eta espezifikoki lan honetan, duen garrantzia aipatzea ere ideia ona dela uste dugu.
Komunikazioa erraminta behar-beharrezkoa da gure gizartean. Gainera, gaur egun garrantzi handiagoa hartzen ari da komunikatzeko modu berriei esker (on eta off line), esparru guztietatik eta teknologia berrien hedapenari esker sortu direnak.
Kirol erakunde baten arrakastaren zati handi bat komunikazio kudeaketa on bat izatean oinarritzen da. Nahiz eta instalazio modernoenak, kirol zerbitzu berrienak eta bezeroentzako zerbitzu bakarra izan, hau dena zuzenki transmititzen ez badakigu, alferrik izango da. Hortaz, komunikatzea aldizka egin behar den arte bat da, batez ere kanpo-komunikazioa, enpresa edo erakundearen posizionamendu egokia lortzeko. Gure produktuak eta zerbitzuak komunikatzea etorkizuneko kudeaketa bat da, egoera pribilegiatu batean jarriko gaituena, gure onurak handituz.
Beraz, komunikazio arduradunaren zeregina izango da entitate bateko gerentearekin edo zuzendariarekin batera zehaztea nork, zer, nori eta zein kanalen bidez komunikatu behar dituen berriak edo enpresako zerbitzuak. Hau da, komunikazio plan on bat egin. Horrela, komunikabideekin loturak egingo dira kirol erakundea gizartean zuzen kokatzeko.
Baina, XXI. mendean egonda ere, bizirauteko eta aurrera jarraitzeko bide baliotsuena informazioa den gizarte baten eskakizunetara egokitzen ez diren enpresak daude. Ideia sinplea da: hedabideetan agertzen ez bazara, ez zara existitzen.
Komunikazio arduradunaren baloreak
Komunikazio ekintzak betetzeko kontratatzen den pertsonak erakundearen zuzendariaren laguntzaz indartuak izango diren jarrera eta gaitasunak izan behar ditu. Presente izan behar da, askotan, komunikazio bozeramailea kanpoalderanzko enpresaren irudia izaten dela, beraz, honek balore orokor batzuk bete beharko ditu, erakunde bakoitzak adierazten dituenak.
- Komunikatzeko gaitasun handia (jendaurrean hitz egin ohi du).
- Jendearekiko enpatia maila altua.
- Berritasuna antzeman eta kirol-erakundearen baloreak indartu.
- Erakundearen eaugarri positiboak transmititzen jakitea.
- Harreman pertsonalak ezartzeko erreztasuna izatea.
- Hainbat hizkuntza menperatzea: gaztelania, ingelera eta hizkuntza lokalak.
- Harreman publikoetako profesional ona izatea.
- Erakundeko kudeatzailearekin konfidantza eta komunikazio totala izatea.
- Komunikabideetan kontaktuak edukitzea.
- Komunikabideen funtzionamendua ezagutzea.
- Erreportajeak, elkarrizketak, prentsa oharrak edo berriak era egokian idazten jakitea.
- Internet eta sare sozialen inguruko ezagutza maila altua izatea, teknologia berriekin hasitako komunikazio modu berriekin batera.
- Kirol erakundeen antolaketaren inguruko ezagutza edukitzea.
2 comentarios:
Kaixo, ez dut ikusi informazio-iturria. Eskerrik asko.
Publicar un comentario