Enpresetan lan-harremanak aldatu behar dira enpresa zoriontsuagoak izateko. Baina enpresa zoriontsurik ez dago, pertsona zoriontsuak baizik. Pertsonak elementu proaktiboak izan behar dira zoriontasuna bilatzeko eta bilaketa horretan inguruko pertsonek parte hartzen dute. Erakundeak eta enpresak aldatu behar dira. Hauetan dauden pertsonek elkarrekin hobeto bizitzeko eta lan egiteko ezagutzak eta jokaerak ere garatu behar dituzte. Unibertsitatea oso leku egokia da azken honetarako. Egin dezagun!
Hona hemen bideo bat erakundeetan egon behar diren aldaketak ulertzeko baliagarria dena. Hemen azaltzen dena asignaturaren lehenengo gaian ikusten eta ikasten duzunarekin elkartzea egokia izango litzateke. Esfortzu honek etorkizuneko erakunde zoriontsuago horietan lan egiteko lagunduko dizu. Zure eskuetan dago beti egingo duzun lanaren kudeaketa eta emaitza. Baina jakin dezazun etorkizuneko enpresetan langileen autokudeaketa lantzeko erantzunkizuna hartzen dakiten langileak beharko direla. Beraz, hobe da ahalik eta lasterren ikastea eta praktikatzea, asignatura honek horretarako bidea ematen dizu. Aprobetxa ezazu!
Bideoaren iturria: www.feedback.today.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario