LinkedIn sare profesional digital bat da. LinkedInera batzea doakoa da, eta oso erabilgarria izan dakiguke; izan ere, enpresa ugarik profesionalak bilatzen dituzte bertan, eta lan eskaintza ugari argitaratzen dira egunero. Sektore ezberdinetako profesionalentzat izan daiteke erabilgarri. Gure profila osatu ostean, funtzionalitate ezberdinez balia gaitezke gure esperientzia profesionala hobetzeko: lanpostuak bilatzetik, gure sektore berean lan egiten duten pertsonekin hitz egiteko taldeetan parte hartzeraino.
LinkedIneko profil baten itxura honakoa da:
Jarraian, marka pertsonalaz eta LinkedInez jorratzen dituen bideo labur eta interesgarria doakizue:
Beraz, nire ustez LinkedIn webgunean profil bat sortu eta osatzea erabilgarri izan dakiguke, oraindik ikasleak bagara ere, lan munduarekin lehen hartu-emanak izateko, eta profesionalei zuzendutako tankera bereko guneen funtzionamenduarekin ohitzen hasteko.
Asier Rufo Gaztelumendi

No hay comentarios:
Publicar un comentario