jueves, 17 de diciembre de 2015

Sare sozialen garrantzia eta presentzia enpresetan

Gaur egun hain arrunt bihurtu den “sare sozial” terminoak, zailtasunak izan zituen hainbat enpresetan barneratzeko.

Gauza, zera da, gustuko izan ala ez, sare sozialak apurka-apurka gure harremanen ardatz nagusia bilakatu dela (familiarekin, lagunekin, ezagunekin…). Inoiz baino errazagoa bilakatu da pentsamenduak, iritziak, argazkiak, bideoak etabar partekatzea, baina baita gustuak, afinitateak eta gomendapenak partekatzea ere.

Sare sozialak, komunikazio kanal bat dira

Pertsona askok ez dira kontziente egun sare sozialek enpresetan duten garrantziaz. Ohiko hedabideek (irrati, telebista, prentsa…) geroz eta gutxiago erakartzen dute publikoaren garrantzia eta norabide bakarreko, masiboa edo segmentatu gabeko publizitateak efikazia oso mugatua du.

Hau honela izanda, enpresa askok “lehen pausua” ematera ausartu dira eta haien online presentzia, tradizionaletik at eraman nahi izan dute, eta kasu askotan, eraginik gabeko web korporatiboak ere erabiltzen dituzte. Twitteren kontu bat, Facebooken orrialde bat... irekitzen dute, eta handik gutxira desengainatu egiten dira. Salmentek ez dute hobera egiten, apenas dago interakziorik haien publikazioetan eta denbora galtze bat dela ondorioztatzen dute.

Modu honetan, hasiera batean aktiboak diren profilak haien ahitze propiora zein besterenera ailegatzen dira, hilabete gutxi batzuen buruan hildako eta ahaztutako kontuetan bilakatzen diren arte.

Zerk egin du huts? Sare sozialak ez dira ba ipuin huts bat baino besterik izango? Alferrikako moda bat?

Ez da hala. Gertatzen dena hedabidea ulertzen ez dela da, ez da behar bezala lantzen, eta gainera, lortu daitekeenetik itxaropen irrealak izan ohi dituzte enpresek.

Berriro ere esango dut: Sare sozialak komunikazio kanal bat dira.

Sare sozialak baliagarriak diren gauzentzat
  •  Gure marka, produktu eta zerbitzuen gertuko irudia eta irudi positiboa proiektatzea.
  • Bezeroari informazioa, euskarria eta arreta eskaintzea.
  • Hornitzaileekin, bezeroekin eta, zergatik ez, konpetentziarekin harreman eta sinergiak ezartzea eta indartzea.
  • Feedbacka jasotzea. Gure bezeroek gure produktu zein zerbitzuei buruz ipinitako lehen eskuko informazioa.
  • Sor daitezkeen arazo eta kritikak gestionatzea.
  • Lan egiten dugun sektoreari buruzko informazioa zabaltzea.
  • Gure aktibitate eremuan erreferente moduan definitzea.
  • Gure web edo online dendaren posizionamendua hobetzea Google eta beste bilatzaileetan.

Sare sozialetan egin behar EZ diren gauzak

·         Modu tradizional bezala ulertutako publizitatea egitea.
·         Nire enpresari buruz soilik hitz egitea: NIRE produktuak, NIRE zerbitzuak, NIRE eskaintzak…
·         Salmenta zuzenak gauzatzea, modu hotzean.
·         Gure audientzia informazioz bonbardatzea eta saturatzea.
·         Kritikak gaizki gestionatzea, mespretxatzea edota alde batera uztea.
·         Berehalako emaitza ekonomikoak lortu nahi izatea.

Ez dugu ahaztu behar sare sozialak gauza guzti hauen aurrean SOZIALAK direla. Pertsonekin harremanak sortzeko daude sortuak eta haiengana modu offlinean egingo zenukeen moduan zuzendu behar zara: adeitasunez, atsegintasunez eta pazientziaz. Pazientzia konfiantzazko, konplizitatezko eta fidelitatezko harremana eraikitzeko. Beti ere, etika, informazio fidagarria eta arreta pertsonala eta gertukoa erabiliz.

Harreman komertzialetan gizatasuna berreskuratzean datza, benetako lotura emozional bat sortzean, zure bezeroen interesak beste hainbat arduren gainetik jartzea. Publikazio bakoitzeko berehalako etekin ekonomikoa funtsezko helburutzat ez jartzean datza.

Sare sozialei egiazko probetxua ateratzeak lana eta dedikazioa suposatzen du baina, batez ere, inteligentzia, sentsibilitatea, enpatia eta estrategia bat suposatzen du. Ez manipulaziorako ulertua den estrategiatzat, baizik eta,  eragina,  nabarmena, errespetatua eta baloratua izateko jarraitu beharreko bide modura. Ahalik eta efizientzia handiena izateko denborarik eta esfortzurik galdu gabe.

Community manager bat, beraz, ezin da izan gaizki ordaindutako bekario bat “gustuko dut” eta “partekatu” handik eta hemendik klikatuz. Erabateko estratega izan behar du, karisma eta enpatizatzeko erraztasuna duena harremanak sortzeko. Askatasun eta erantzukizun nahikoarekin irudikatzen duen enpresaren garrantzizko erabakiak hartzeko. Leunak diren arazoak konpontzeko edota akzioak planteatzeko. Bestela, zure sare sozialek, zure enpresarenak, ez dira denbora-galtze bat besterik izango.



Iturriak: https://www.youtube.com/watch?v=1rytCwEtSOU



No hay comentarios: