martes, 15 de diciembre de 2015

Aktitude positiboa



 Lauhilekoa bukatzear dago. 120 egun, azkar esaten dira. Hasieran beti egiten zaigu luze, denbora piloa geratzen zaigula uste dugu, baina azkenean ziztu bizian pasatzen da. Lehenengo hileko honetan asko ikasi dugu; gauza batzuk oso gustora, beste batzuk ez ditugunak berriz ikusi nahiko, batzuk berahala astuko zaizkigu, beste batzuk betirako gogoratuko ditugu.
Irakasgai honetan ere gauza asko ikasi ditugu: publizitate agentzia baten atalak eta barne-funtzionamendua, publizitate merkatuaren nondik-norakoak, kontzeptu berriak eta gaurkotuak, teknologia berrien eragina... Niretzako, baina, Josebak erakutsi digun gauzarik garrantzitsuena aktitudea da. Aktitude positiboa, gogotsua eta sutsua edozein Master bezain beste balio du. Edo, hobeto esanda, ziurrenik masterra lortzeko balioko digu.
 Ez da jokaera, aktitudearekin hasten da. Behin aktitude egokia edukita, jokaera egokia bakarrik dator, biak lotuta baitaude. Ikasi, aurkitu eta ausnartzeko gogoa ezinbestekoa da ez soilik gure graduan, baizik eta lan guztietan.




Bideo honetan aktitude positiboaren eragina azaltzen da. Aktitudea aztertu eta esanahia ematen du, besteak beste, baina niretzako esaldirik garrantzitsuena bat da: “gure aktitudeak bizitzen dugun mundua definitzen du”. Daukagun mentalitatea gertatzen zaigun gauzak nola ikusten ditugun eta nola eragiten diguten alda dezake. Bideoa guztiz motibatzailea da, eta gainera datorkigun azterketa garaierentzako aproposa izan zitekeela pentsatu dut.
Beraz, Gabonetako oporretan zure logelako mahaian eserita zaudenean, Nazioartekoko tostoiari gorrotoz eta desesperazioz begiratzen diozun bitartean, pentsatu bideo honetan eta lauhilekoan zehar aktitudeaz ikasi dugun guztian. Pentsaera ireki, gogotsu eta zabalarekin, gutxiago kostatuko zaizu Aurrera jarraitu eta ikasten segitzea.
Animo, lortuko dugu eta!

No hay comentarios: